Bideo-ikastaroa. (Kazetaritza)
Data: 2008-07-14 -- 2008-07-18
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-14.00
Ordu kopurua: 25
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
OHARRA: ikastaro hau bertan behera gelditu da. Aldudarrak Bideo elkarteko antolatzaileei uztailerako duten beste proiektu bat luzatu zaie, hori dela-eta ezingo dute ikastaro hau eman. Udazkenetik aurrera beste momenturen baten ematea aztertzen gabiltza.
Azken denbora hauetan, gero eta bideo gehiago ikusten da interneten.
5 eguneko ikastaro horren bidez, proposatzen dizuegu aztertzea bideo baten sortzea eta bizia: lehen ideiatik, blog edo internet gunean sartu arte.
Elkarrekin hobeki ulertuko ditugu bideoa grabatzeko diren formatu ezberdinak, bakoitzaren alde onak edo ahuleziak, muntaketa egiteko behar den tresneriak, zepo nagusiak erosteko momentuan edo materiala aldatzeko momentuan.
Ondotik bideo txikiak sortuko ditugu eta sarean sartzeko diren posibilitate nagusiak ezagutuko ditugu.
Helburuak
- Bideo baten egiteko ibilbide osoa ulertzea.
- Formatu numerikoen ezberdintasunek ezagutzea.
- Ordenagailu gehienetan irakurtzen ahal den bideo bat Sarean sartzea.
Metodologia
Ikastaro praktikoa.
Nori zuzenduta
Gaian interesa duen edonori.
Egitaraua
OHARRA
Ikastaro hau ATABAL aretoan emango da (37, Moura etorbidea. 64200 Miarritze).
Baina, lehen egunean, uztailaren 14an, goizeko 8.30etan, ikasleak Baionako Apez Etxeko egoitzan agertu behar dira, ikastaroaren materiala jaso eta gainontzeko ikasle eta irakasleekin biltzeko.

