• Inprimatu
  • PDF

Teknologia berriak gaur egungo hezkuntzan: zehar-lerroetan oinarritutako metodologia bultzatzeko tresna. (Pedagogia)

Data: 2008-07-15 -- 2008-07-16

Tokia: Baiona

Ordutegia: 9.00-13.30 / 15.30-17.30

Ordu kopurua: 17

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

Gaurko gizartea "Teknologia berrien gizartea" ei da. IKTek egunerokotasunean denbora- eta espazio-mugak gainditzeko aukera ematen digute, hala nola elkarrekin komunikatzeko bide berriak zabaltzen dizkigute (eztabaida-taldeak, non pertsona bakar bat talde oso batekin komunikatu daitekeen; zenbait dokumentu mota (testuak, ikus-entzunezkoak, eta abar.) trukatzea...), baita hausnarketarako ere.
Hori horrela izanik, Web 2.0 modako hitza bilakatu da... baina zer lortu dezake "konektaturik" dagoen eskolak?
Gure ikastaroan azken galdera horren inguruan hausnartzen saiatuko gara. Hau da, ikasleek oinarrizko gaitasunak lortzeko bidea diren zehar-lerroetako edukiak garatzeko, IKTen (Internet-en) erabilera, abantailak eta arriskuak jorratuko ditugu.
1. Gaur egungo hezkuntzan teknologia berrien erabileraren kontestualizazioa eta justifikazioa.
-Gaiaren inguruko sarrera orokorra.
-Azken legediek (Euskal Autonomia Erkidegoan, Frantzian, Nafarroan, Espainiar Estatuan...) IKT eta zehar-lerroen arloan izandako bilakaera.
2. Teknologia berrietan oinarritutako diziplina arteko proposamen didaktikoa eta ereduen aurkezpena:
-Moodle plataforma: sarrera ikasle modura eta irakasle/administratzaile modura.
-Wiki-ak: zer diren, erabilgarritasuna, eraikitzeko prozedura eta plataformak eta kasu praktikoak.
-Webquest-ak: zer diren, erabilgarritasuna, eraikitzeko prozedura eta plataformak eta kasu praktikoak. Webquest-en inguruan Dreamweaver programaren hastapenak.
-Blog-ak: zer diren, erabilgarritasuna, eraikitzeko prozedura eta plataformak eta kasu praktikoak.
3. Hausnarketa, eztabaida eta etorkizunerako erronkak.

Helburuak

1. Elkarlana bultzatzea IKTetan oinarrituriko berrikuntza didaktikoan interesaturik dauden pertsonen artean .
2. Gaur egungo hezkuntzaren testuinguruan IKTak txertatzearen beharraz hausnartzea.
3. Hezkuntzan IKT tresnen erabilgarritasuna ezagutzea (uztartzea).
4. Esperientziak, proposamen didaktikoak, kezkak eta abar trukatzea.

Ikastaro honen bidez, gaur eguneko gizartean gazteentzat esanguratsuak diren IKT tresnek pertsonak formatzeko eskaintzen dituzten aukeren inguruan jardun nahi da, ikuspegi zabal batetik eta gaitasunen lorpenean oinarritutako hezkuntza-ikuspegitik abiatuta. . Horrela, teknologia berrien ezagutza maila ezberdinetatik abiatuz (parte-hartzaile bakoitzaren errealitatea abiapuntutzat hartuz), eguneroko lanaren kalitatea eta atsegingarritasuna handitzea bilatuko da.

Metodologia

Metodologia irekia, hausnarketarako bideak zabaltzen dituena, eta espositiboa, zeinetan ikasle bakoitzaren esperientziatik abiatuz eta irakaslearen aholkuei jarraituz zalantzak, proposamenak, etab. partekatuko diren.

Nori zuzenduta

Maila guztietako irakasleei (diplomatu zein lizentziatuei), etorkizuneko irakasleei eta gaur egungo hezkuntza-ikuspegi berrietan interesaturik dagoen edozein pertsonari.

Egitaraua

Uztailaren 15a, asteartea

9:00 - 11:00 - Ikastaroaren eta irakasleen aurkezpena.
-Gaur egungo hezkuntzan teknologia berrien erabileraren kontestualizazioa eta justifikazioa.
-Gaiaren inguruko sarrera orokorra
-Azken legediek (Euskal Autonomia Erkidegoan, Frantzian, Nafarroan, Espainiar Estatuan...) IKT eta zehar-lerroen arloan izandako bilakaera.

11:00 - 11:30 - Atsedenaldia

11:30 - 13:30 - Webquest-ak
-Zer diren
-Erabilgarritasuna
-Adibideak

15:30 - 17:30 - Webquest-en inguruan Dreamweaver programaren hastapenak.


Uztailaren 16a, asteazkena

9:00 - 11:00 - Blog-ak eta Wiki-ak
-Zer diren
-Erabilgarritasuna
-Eraikitzeko prozedura eta plataformak
-Adibideak

11:00 - 11:30 - Atsedenaldia

11:30 - 13:30 - Moodle plataforma: sarrera ikasle modura eta irakasle/administratzaile modura.

15:30 - 17:30 - Hausnarketa, eztabaida eta etorkizunerako erronkak.

Antolatzaileak

URTZA GARAI, EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako eta Bizkaiko Lauaxeta Ikastolan bigarren hezkuntzako irakaslea. "IKTak DBHko ikasle etorkinei zuzendutako hizkuntzen irakaskuntzan" doktore-tesia prestatzen ari da.

< Atzera