• Inprimatu
  • PDF

Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak. (Soziolinguistika)

Data: 2008-07-15 -- 2008-07-16

Tokia: Baiona

Ordutegia: 9.00-12.30 / 14.30-16.30

Ordu kopurua: 15

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

Azken hogeita bost urteetan, euskararen legeei dagokienez EAEn izan diren aurrerapausoak handiak izan dira. Ezin gauza bera esan Iparraldean eta Nafarroan. Ikastaro honen bitartez, eztabaida eta, abian dauden legeak kontuan hartuta, euskararen erabilera bultzatzeko aukerak aztertu nahi ditugu. Horretarako, batetik, aurkezpen teoriko-historikoak izango dira, Euskal Herriaren gaur egungo egoeraren aniztasuna hobeto ezagutzeko eta lekuan lekuko aukerak eta mugak hobeto ezagutzeko. Bestetik, saio praktikoak izango dira eragileen esperientzia ezagutzeko, parte-hartzaileen arteko eztabaida bultzatzeko eta denon artean irtenbide eta aukera berriak sortzeko eta trukatzeko.

Helburuak

Ikastaro honen helburua bikoitza da. Alde batetik, euskararen legeak hobeto ezagutzea, EHko aniztasuna kontutan hartuz, eta, bestetik, eztabaida bultzatzea eta parte-hartzaileen esperientzia-trukaketa bultzatzea, legeek ematen dituzten aukerak ahalik eta hoberen ezagutzeko, baliatzeko eta praktikan jartzeko.

Metodologia

Ikastaroaren metodologia teoriko praktikoa izango da. Alde batetik, aurkezpen teorikoak izango dira eta, bestetik, garrantzi berezia emango zaio alde praktikoari, horretarako hiru tailer praktiko antolatuko dira.

Nori zuzenduta

Euskara-teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteetako kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei.

Egitaraua

Uztailaren 15a, asteartea

9:00-10:00
Legeak eta hizkuntza-eskubideak, kasu praktiko bat: Nafarroaren kasua.
Iulen Urbiola (EKE)

10:00-11:00
Euskararen ofizialtasunaren historia.
Joseba Intxausti (Euskaltzaindia)

11:30-12:30
Euskararen ofizialtasuna eta iraupena Zuzenbidearen ikuspegitik
Iñaki Agirreazkuenaga (EHU)

14:30-15:30
Hizkuntza irizpideak administrazioan, lanpostuz lanpostuko eginkizunetan..
Patxi Saez (Azpeitiko Udala)

15:30-16:30
Legearen azken garapenak: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua.
Erramun Osa (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)

Uztailaren 16, asteazkena

9:00-10:00
Hizkuntza-eskubideen eta lege-statusaren egoera Euskal Herrian
Arantza Haranburu (Behatokia)

10:00-11:00
Tailerra: Hizkuntza zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak: Udalak euskaldundu.
(Elhuyar)

11:30-12:30
Tailerra: Euskara eta legeria Ipar Euskal Herrian: gizarte elebidun baterantz aukerak eta mugak.

Battittu Coyos (Iker-Baiona)

 

14:30-15:30
Kutxako esperientzia: legeak baino gehiago, bezeroak.
Mikel Irizar (Gipuzkoako Donostia Kutxa)

15:30-16:30
Tailerra: Hizkuntza Zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak: Lantegiak euskaldundu.

(Elhuyar)

Antolatzaileak

Soziolinguistika Klusterra.

Arduraduna: ASIER BASURTO, Soziolinguistika klusterreko teknikaria eta soziologoa.

< Atzera