Hezkuntzaren soziologia Frantzian. (Soziologia)
Data: 2008-07-16 -- 2008-07-16
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00 (saio bakarra)
Ordu kopurua: 6
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
36€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Ikastaro honen helburua, Frantziako hezkuntzaren soziologiaren bilakaera aztertzea da, Emile Durkheimetik François Dubetera. Bere historia luze bezain aberatsean zehar, Frantziako hezkuntzaren soziologiak hiru garai nagusi ezagutu ditu. XX. mendearen hasieratik 1960ko hamarkadara doan lehen fasean, funtzionalismoaren eta marxismoaren arteko aurkaritza ideologikoa nagusitu da, kontuan izanik, haien arteko desadostasunez gain, hezkuntzaren irudi komun bat konpartitzen dutela non sistemak, egonkortasunak eta integrazioak lehentasuna daukaten. Bigarren garaia interpretazio berri batekin hasten da zeina, alde batetik, marxismoaren eta estrukturalismoaren ekarpenak uztartzen saiatzen den klasikoen irakurketa berri batekin, eta, beste alde batetik, non indar bat egiten den aktorearen, bere arrazionaltasunaren eta aldaketaren garrantzia agerian uzteko. Eztabaidak, berrekoizpenaren teoriaren jatorrian egoteaz gain, ethos, habitus, zelai ala kapital kontzeptu berrien sortzailea den Pierre Bourdieu, eta Raymond Boudon jazartzen ditu, jakinik azken hori indibidualismo metodologikoaren sortzailea izatearekin batera erakusten ahalegintzen dela nola eragileek estrategiak osatzen dituzten, dauzkaten baliabide eta aurkitzen dituzten aukeren arabera.. 1990eko maharkadako urteekin hasten den hirugarren boladan, hainbat ikertzaile, horien tartean François Dubet, hezkuntzaren soziologia berreraikitzen ahalegindu ziren, eskola-esperientzia kontzeptuen inguruan. Maila mikro eta makrosoziologikoak uztartzen ditu, hezkuntza-sistemaren mutazioaren azterketa, hezkuntza-komunitateko kideek (irakasleek, ikasleek eta gurasoek) egoera hori bizi duten moduarekin lotuz, baita arazo zehatzak nola konpontzen dituzten ikusiz ere.
Helburuak
1. Frantziako teoria nagusiak aurkeztea.
2. Kontzeptu nagusien azalpen kritikoa egitea.
3. Norberaren errealitate eta praktiken inguruan hausnarketa piztea.
Metodologia
Batez ere teorikoa
Nori zuzenduta
Ikasleak, irakasleak, orientatzaileak, administrariak eta gurasoak
Egitaraua
Antolatzaileak
EGUZKI URTEAGA, Euskal Herriko Unibertsitatean Soziologiako irakaslea eta IKER ikerketa-zentroko ikertzailea da. Bordele II Victor Segalen Unibertsitateko Soziologian doktorea eta Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitateko Historian lizentziaduna da, Geografiako mentzioarekin. Gaur egun, Euskal Ikasketetako Ikerketa Taldearen zuzendaria, Mare eta Martin Pariseko Argitaletxeko kolekzio-zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea da.

