• Inprimatu
  • PDF

Giza Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean. (Zuzenbidea, Nazioartea)

Data: 2009-07-07 -- 2009-07-07

Tokia: Baiona

Ordutegia: 9.00-13.00 / 14.30-17.30

Ordu kopurua: 7

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 25€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

Ikastaro honetan izena emateko epea amaitu da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 14 26 (Irati).

Giza Eskubideen Europako Auzitegia giza eskubideak babesteko sortu den erakunde bat dela dakigu askok… Baina zein da erakunde horren benetako lana? Nola gauzatzen da? Zein pisu dute haren erabakiek? Eta zer da Auzitegiak benetan dioena bere jurisprudentzian?Hainbat galdera, erantzunik gabe edo gutxi gorabeherako erantzunekin. Azkenean, prentsan aipatzen denean baizik ez dugu haren berririk jasotzen, eta gehienetan modu eskematiko eta okerrean.Puntu horiek guztiak argitzeko pentsatua da ikastaro hau, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren izateari, daraman lanari eta haren erabakien zentzu eta eraginari buruzko ezagupenak hedatzeko asmoz.Batetik, Auzitegiak denboran zehar izan duen bilakaera aztertuko da, haren 60. urtebetetzearen bezperan. Auzitegiaren egitura, funtzionamendua eta ingurunea zein diren ikusiko dugu. Bestetik, gai eta arazo ezberdinen aurrean daukan jarrera era kritikoan aztertzen saiatuko gara. Azkenik, bere erabakien inpaktuaren indar eta mugak aipatuko dira.

Helburuak

Ikastaro honen helburu nagusia da Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko jakitatea hedatzea, dibulgazio-lan bezala, ikasketa-alor ezberdinetan egiten ez den zabaltze-lana bermatzeko esperantzarekin.Batez ere bilatzen da parte-hartzaileei, ikusi eta aipatutakoarekin, egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmititzea, beharrezko mementoan esku artean ukan ditzaten.

Metodologia

Batez ere gai teorikoa den arren, era parte-hartzailean landuko da, eztabaidarako tokia ere utziz.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duen edozeini zuzenduta, eta bereziki zuzenbidean, soziologian, zientzia politikoetan edo kazetaritzan ezagutzak edo interesa dituztenei.

Egitaraua

Egitarau berria

Uztailaren 7a, asteartea
Egun osoko mintegia izango da
9.00-13.00/14.30-17.30

Landuko diren gaiak:
- Aurkezpena, marko orokorraren pausatzea: zer dakigu Giza Eskubideen Europako Auzitegiaz?
- Auzitegiaren erabakien esanahia eta indarra. Egitura orokorra
- Zenbait eskubideren inguruko jarrera jurisprudentziala: Bizitzeko eskubidea, Torturaren debekuaren kasua,Bidezko epaiketa bat edukitzeko eskubidea ulertzeko modua eta haren aplikazioak, etab.
- Auzitegiaren kondenak: edukia, irismena eta mugak.

Antolatzaileak

JOANA FALXA, Zuzenbidean lizentziatua. Paueko eta Aturri Herrietako Unibertsitatean, Bordele IV Montesquieu Unibertsitatean eta Salamancako Unibertsitatean egin ditu ikasketak, eta azken zentro horretan doktoregoa prestatzen ari da memento honetan. Bakeola proiektuan ari da lanean Donostian, gatazken eraldaketarako teknikari gisa.

< Atzera