Linuxi beldurra galtzeko tailerra. (Literatura - Informatika)
Data: 2008-07-04 -- 2008-07-11
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-13.00 (adi, bi egun dira, bi ostiral)
Ordu kopurua: 8
Gehienezko ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa:
36€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Euskal Idazleen Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarrekin antolatu dute ikastaro hau, Linux-en gainean oinarritutako aplikazio eta sistema eragileei beldurra galtzeko asmoz, izenburuak dioen bezala. Oraindik Linux-ek beldurra ematen dio erabiltzaile arruntari: instalazio-lanak zailak direla, aplikazioak eskasagoak direla, ez dela ulertzen nola funtzionatzen duen... bestalde, kode irekiaren gainean sortzen doazen aplikazioak eta sistema eragileak aurrera doaz, gero eta erabilerrazagoak, askotarikoagoak eta ugariagoak dira. Ikastaroaren bitartez Euskal Idazleen Elkarteko eta Udako Euskal Unibertsitateko bazkideei praktika zehatzak eta teoria orokorrak eskaini nahi dizkiegu beldur hori galtzeko.
Helburuak
EIEko eta UEUko bazkideak Linux sistema eragilearen eta kode irekiko programen erabilerara gerturatzea, horiek sortzen duten errezeloa eta beldurra gainditzeko.
Metodologia
Ikastaroak lehen zati teoriko bat edukiko du, GNU/Linux eta, oro har, software librea zer den eta zein ezaugarri dituen aditzera emateko, kontzeptu filosofiko eta teknikoak erabiliz. Bigarren zatia praktikoagoa izango da eta zeregin zehatzak nola egin daitezkeen ikusiko dugu: programak gehitu eta kendu, multimedia... Horrekin batera aplikazio zehatzak ikusi eta erabiliko ditugu eta, bukatzeko, idazleentzat interesgarriak diren zenbait aplikazio zehatz ere erabiliko ditugu (oro har, administrazio-lanak egiten dituztenentzat ere balio dezaketen arren).
Ikasleek aukera izango dute ikastarora bere ordenagailuak (cpu-ak nahiz eramangarriak) eramateko, hartara bakoitzak bere ordenagailuan instalatu eta probatu ahal izango ditu ikastaroan zehar jorratuko direnak.
Nori zuzenduta
Lehenik eta behin Euskal Idazleen Elkarteko eta Udako Euskal Unibertsitateko bazkideek izango dute lehentasuna, nahiz eta ikastaroa bera irekia izango den.
Egitaraua
Uztailaren 4a, ostirala
9.00-11.00
Software librearen filosofia: zer da GNU/Linux? Zer da software librea? Software librearen printzipioak. GNU/Linux eta Windows-en arteko ezberdintasunak
11.00-11.30 - Atsedenaldia.
11.30-13.00
Software librearen ezaugarri teknikoak: distribuzio edo banaketak; leiho-sistema; fitxategi-sistema; paketeak eta eguneraketak; hardwarearen bateragarritasuna.
Uztailaren 11a, ostirala
Eginbehar arruntak: fitxategiak kudeatu, CDak grabatu, programak gehitu eta kendu, multimedia (musika, bideoa, soinua...)
1.00-11.30 - atsedenaldia
11.30-13.00
Idazleentzako tresnak: OpenOffice pakete ofimatikoa (testu-prozesadoreak, xuxen, pdf-ak sortzea, kalkulu-orriak, aurkezpenak egiteko tresna, datu basea) eta Thunderbird (posta elektronikoaren kudeaketa)
OHARRAK:
- UEU eta EIEko bazkideek matrikula doan eta ikastaroan lehentasuna izango dute.
- Ikasleek aukera izango dute ikastarora bere ordenagailuak (cpu-ak nahiz eramangarriak) eramateko, hartara bakoitzak bere ordenagailuan instalatu eta probatu ahal izango ditu ikastaroan zehar jorratuko direnak.
Antolatzaileak
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE)
Irakaslea: IRATXE ESNAOLA ARRIBILLAGA, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, software librearen filosofiaren jarraitzailea.

