• Inprimatu
  • PDF

Kultur ondarearen didaktika. (Ondarea)

Data: 2008-07-02 -- 2008-07-03

Tokia: Eibar

Ordutegia: 9.00-14.00

Ordu kopurua: 10

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

Kultur ondarearen ezagutza, ulermena, balorazioa eta errespetua bultzatzen dituzten proposamen teorikopraktikoak eskainiko dira, ondarea irakatsi eta ikastea posible dela frogatuz. Proposamen horiek hiru testuingurutan, hau da, ikastetxean, museoan eta Interneten landuko dira.

Helburuak

  • Ondarea ezagutarazi eta aintzat hartzea, haren aberastasunaz gozatzeko.
  • Ondarearen zaintzan, transmisioan eta bere balioa handitzen laguntzea modu aktiboan.
  • Ondarea behatzen eta aztertzen jakitea.
  • Kultur ingurunearekiko erreflexio- eta komunikazio-jarrera bultzatzea.

Metodologia

"Ondarea" eta "Ondare-hezkuntza" kontzeptuak teorian landuko dira, betiere adibide praktikoei ere erreferentzia eginez. Kultur ondarearen irakaskuntzarako zenbait proposamen eta eredu praktiko ere aztertuko ditugu. Museum Cemento Rezolan eta Oiasso Museoan eskaintzen diren zerbitzu eta ekintza didaktikoak ere zuzenean ikusteko aukera izango dute ikasleek.

Nori zuzenduta

Kultur Ondarean interesa duen edonori zuzendua dago ikastaroa. Edozein mailatako irakasleei eta Pedagogia, Magisteritza, Turismo, Artearen Historia, Filologiako ikasleei.

Egitaraua

Uztailaren 2a, asteazkena

9.00-11.00
Ondare kontzeptua
- Ondare tipologiak
- Ondarea: ondasunak eta balioak
- Erreferenteak
- Testuinguru eta identitateak
- Gizabanakoaren dimentsiotik unibertsalera
- Ondarearen memorien aniztasuna

Ondare Hezkuntza kontzeptua
- Ondare Hezkuntza irakasgai gisa
- Ondare Hezkuntza Kontzeptua
- Hezkuntzaren hiru eremuak
- Joerak

11.00-11.30 - Atsedenaldia

11.30-14.00
Jarduera testuinguruak: Non irakastsi-ikasi ondarea?
- Testuinguru formalak
- Testuinguru ez formalak
- Testuinguru informalak

Ondarea irakatsi eta ikasi museoan
- Museoetako zerbitzu eta ekintza didaktikoak
- Ibilbide didaktikoak
- Tailerrak
- ERakusketak
- Animazioa
- Web orrialdea

14.00-16.00 - Bazkaltzeko tartea

16.00-20.00 - Irteera:
- Rezola Museoa - bisita gidatua
- Irungo Oiasso Museoa - bisita gidatua


Uztailaren 3a, osteguna

9.00-11.00
Ondarea eskolan irakasteko ikasteko ereduak
- Sentsibilizazioan oinarritutako unitate didaktikoa

11.00-11.30 - Atsedenaldia

11.30-14.00
Ondarea eskolan irakasteko ikasteko ereduak
- Hiri historikoizi programa
- Andaluziako Arte Ederretako Gabinete Pedagogikoak

Ondarea irakatsi eta ikasi interneten

Antolatzaileak

KIZKITZA UGARTEBURU. Kazetaritzan lizentziatua. K6 Kultur Gestioa enpresako, (Zumalakarregi, Museum Cemento Rezola, eta Igartubeiti Baserri Museoetako kudeaketa daraman enpresako) komunikazio-arduraduna.

< Atzera