Bitartekaritza gazteekin hezkuntzan. (Psikologia)
Data: 2008-07-09 -- 2008-07-11
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-14.00 / 16.00-18.00
Ordu kopurua: 27
Gehienezko ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
21 orduko ikastaro honek bitartekaritzara hurbiltzen lagunduko die gazteekin lan egiten edo lan egiteko gogoa duten profesionalei: irakasle, psikologo, pedagogo, kale-hezitzaile, gizarte-langile, gizarte-hezitzaile, aisialdiko hezitzaileei... Helburua da bitartekaritza aplikatzeko oinarrizko ezagutzak eta trebeziak ezagutzea eta eskuratzea.
Helburuak
Partaideek bitartekaritzari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzea eta hauetan entrenatzea. Horretarako bitartekaritza-prozesua eta bitartekariaren profila aztertuko dira. Azkenik, bitartekaritza gazteekin aplikatzeko kontuan izan behar ditugun berezitasunak azaldu eta bitartekari-lanetan entrenatuko gara.
Metodologia
Oso praktikoa izango da, eztabaida gidatua, role-playing-ak, kasuen azterketa eta antzeko teknikak erabiliko dira.
Nori zuzenduta
Gazteekin lanean ari diren profesionalei edo gazteekin lan egin nahi dutenei, hala nola irakasle, psikologo, pedagogo, kale-hezitzaile, gizarte-langile, gizarte-hezitzaile eta aisialdiko hezitzaileei.
Egitaraua
Uztailaren 9a, asteazkena
9.00-9.10
Aurkezpena
9.10-11.00
Marko teorikoa (teorikoa)
- modeloak
- helburuak
- aplikazio eremuak
11.00-11.30 - Atsedenaldia
11.30-14.00
Nerabeak (teorikoa)
- Garapen bio-psiko-soziala
- Interkulturalitatea
14.00-16.00 - Bazkaltzeko tartea
16.00-17.45
Gatazka eta negoziazioa (teoriko-praktikoa)
- Gatazka eta disrupzioaren bereizketa
- Arauaren eta bitartekaritza prozesuaren aplikazioa.
17.45-18.00 - Agurra
Uztailaren 10a, osteguna
9.00-11.00
Bitartekaritza prozesua (teoriko-praktikoa)
- faseak eta ezaugarriak
11.00-11.30 - Atsedenaldia
11.30-12.30
Bitartekaria (teorikoa)
12.30-14.00
Komunikazioa (teorikoa)
- Axiomak
14.00-16.00 - Bazkaltzeko tartea
16.00-18.00
Komunikazio teknikak (praktikoa)
- Erantzun asertiboak
Uztailaren 11a, ostirala
9.00-11.00
Komunikazio teknikak (teoriko-praktikoa)
- entzumen aktiboa
- galderak
- erantzunak
- baieztapenak
- kanporatze prozesua
- laburpena
- historia alternatiboa
11.00-11.30 - Atsedenaldia
11.30-14.00
Bitartekari moduan entrenamendua
14.00-16.00 - Bazkaltzeko tratea
16.00-18.00
Nola antolatu nere errealitarean bitartekaritza zerbitzu bat.
Antolatzaileak
ELI MORENO CARRILLO, psikologoa, bitartekari-familiarra eta sexologoa. Gaur egun aholkulari dihardu genero-, indarkeria- eta bitartekaritza-gaietan.

