Biodantza: gurekin eta besteekin konektatzeko modu dibertigarri bat. (Talaiatik)
Data: 2008-07-07 -- 2008-07-09
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-13.00
Ordu kopurua: 12
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Orain dela 35 urte sortu zuen biodantza Ronaldo Toro txiletar psikologo eta antropologoak. Gaixoekin egiten zuen lan eta musikak gaixoengan izugarrizko eragina zuela konturatu zen.
Biodantzaren oinarrian musika, mugimendua eta bizipenak daude. Hiru elementu horiek batzen eta integratzen ditu.
Musika da haria, musikak bideratzen du biodantzako saioa. Musikak eta afektibitateak. Horrela saioak bide ludikoa, bizia, geldoa, barnerakoia... har dezake. Musikaren erritmoan gorputza mugitzen da, mugimendu librean.
Eta bizipenak. Bakoitzak bere bizipenekin eta sentipenekin konektatzen du. Hori da gainera helburu orokorra. Sarritan burua eta gorputza bakoitza bere aldetik ibiltzen dira. Biodantzak horren kontziente egiten laguntzen du.
Helburuak
Ikastaro-saioek bi zati nagusi izango dituzte:
* Lehengoa aktiboagoa izango da: oinez libreki ibili, erritmo indartsuak, dantza tribalak...
* Bigarrena barnerakoiagoa izango da: musika lasaiagoa, ariketa geldiagoak...
Hazi txiki batetik sortu ginen eta zabaltzen goaz. Biodantzak horretan laguntzen du, gorputza, sentipena eta pentsamendua integratuz.
Metodologia
Erabat praktikoa.
Nori zuzenduta
Ongi pasatuz bere nortasunarekin konektatu nahi duen edonori zuzenduta dago ikastaro hau. Gurekin eta besteekin konektatzeko modu dibertigarri bat.
Egitaraua
OHARRA: arropa erosoa ekarri behar da
Antolatzaileak
BIXEN ASTIASUINZARRA, irakaslea, biodantzako bideratzailea/eragilea.

