Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu. (Gorputz-adierazpena)
Data: 2008-07-17 -- 2008-07-18
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-12.30 / 14.30-16.30
Ordu kopurua: 18
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Norberaren gorputzetik norberaren dantzara joko dugu. Herri bakoitzak bere dantza duen moduan, pertsona bakoitzak ere bere-berea den dantzatzeko eta mugitzeko modua du. Horixe da landu nahi duguna.
Bakoitzak izateko eta adierazteko duen berezko modua.
Adierazpen moduak aztertzea: dantzatzean sentitzen duguna, garena, kanporatzeko aukera dugu.
Gorputza, sormena eta komunikazioa ardatzak.
Gorputza: geure gorputza sentitu eta ezagutzeko tartea. Gorputz-kontzientzia aztertuko dugu, sentsopertzepzioaren bidez. Gorputza prestatu, arreta piztu, nola gauden ohartu eta onartu.
Mugimendua: mugimenduan gaude beti eta mugimendua gara. Berau kontzienteki biziko dugu, eta hemen ere berezko mugimenduari, naturala den horri bideak irekiko dizkiogu.
Dantza: bat-batekotasuna da gure tresna dantzara iristeko. Dantza askea, momentuan sortzen dena.
Helburuak
Dantzatzeko aukera zabaltzea. Eredu zehatzei edo pauso jakinei jarraitu barik, norberak duen dantza piztea.
Dantzatzea: dantzatzean sentitzen duguna adieraztea, gozatzea.
Sormena eta komunikazioa bizitzeko moduak aztertzea.
Metodologia
Praktikoa da. Banakako lanean, bikoteka eta taldean arituko gara.
Nori zuzenduta
Dantzatzeko gogoa duen orori.
Egitaraua
Uztailaren 17a, osteguna
9:00-11:00 Gorputzaren ekologia: espazioa, ni, besteak
11.30-12:30 Erritmoa: barnean & kanpoan
Neurea & bestearena
16:00-18:00 Bat-batekotasunaren dantza: memoria, intentzioa, intuizioa
Uztailaren 18a, ostirala
9:00-11:00 Gorputzaren geometria: yantra
11.30-12:30 Mugimendua: non sortzen da? nora narama?
16:00-18:00 Dantzaren gozamena
OHARRAK
- Arropa erosoa behar da
- Gorputzetik hitzetara: izan eta esan eta Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu ikastaro bietan matrikulatuta, prezioan deskontua dago, (matrikula mota: E).
Antolatzaileak
NAIARA GORROÑO VITERI. Ikus-entzunezko zientziatan lizentziaduna. Gorputz-adierazpenean hezitua. Tatai kolektiboko kidea.

