Beste bideak eta beste esperientziak: estatu gabeko naziotik, nazio estatura! (Nazioartea - GAIN)
Data: 2008-07-15 -- 2008-07-17
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-12.30 / 14.30-16.30
Ordu kopurua: 22
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Munduko jokaleku berriaren egituran, nazio-estatua deiturikoaren iraungitzearen inguruko eztabaidak ika-mika garrantzitsuak sorrarazten ditu; hala ere, nazio-estatuaren amaieraren aldekoek berea eduki ohi dute, eta, ahalegin dialektiko handia eginez, beste estatu berririk sor ez dadin ari dira, egungo muga ugari zalantzan jarriko bailirateke!
Gaur egungo nazio-estatu askoren nortasun-krisialdia aldagai garrantzitsu bat da, zeina, gehienetan, konturatu gabe pasatzen baita edo guztiz interesaturik ezkutatzen baita! Egungo munduko egiturari begiratzeak beste herri batzuetako esperientziak eta bideak ezagutzea ahalbidetzen digu: batzuk nazio-estatu propioa sortzeko bidean hasi dira (Eskozia, Katalunia, Québec), beste batzuk lortzear daude (Montenegro, Kosovo) edo jada lortu dute. Ahaztu gabe geure herritik geografikoki oso urruti dauden errealitateak eta eztabaida honetarako duten paregabeko garrantzia (Puerto Rico), edo giza egitura berria eskaintzen digutenak (Maputxeak).
Geurea bezalako herri batean eztabaida hauek, esperientzia hauek, Euskal Herriko etorkizuna planteatzeko garaian, aukera desberdinak garatzeko baliagarriak dira; non, aurrekoen gehiengo batean bezala, eztabaida sutsua sorrarazten baitute nazio-estatuaren inguruan.
Diskurtso immobilisten aurrean, goialdean aipaturiko herriek estatu berrien bideragarritasuna erakusten digute eta, bereziki, orain arte aldaezin gisa aurkezten ziguten mugen mugiezintasuna.
Helburuak
Ikastaro teoriko-praktikoa. Eskolak teorikoak, eztabaidatzeko aukerak.
Ikus-entzunezkoak erabiliko dira, bideoak barne.
Metodologia
Nori zuzenduta
Gaian interesa duen edonori.
Egitaraua
Uztailaren 15a, asteartea
9:00-10:30
Berariazko estatu bateranzko bidean esperientzia ezberdinak.
Txente Rekondo, Kazetaritzan lizentziatua eta GAINeko kidea.
11:00-12:30
Estatu txikien ekonomia handiak
Oskar Arantzabal, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua.
14:30-16:30
Montenegrotik Kosobora: estatu independente berriak.
Iñaki Soto, Filosofian lizentziatua eta UEUko kidea.
Uztailaren 16a, asteazkena
9:00-10:30
Katalunia eta Quebec bi eredu oso ezberdinak.
Txente Rekondo, Kazetaritzan lizentziatua eta GAINeko kidea.
11:00-12:30
Eskozia: subiranotasunaren etengabeko gorakada.
Urko Aiartza, Zuzenbidean lizentziatua.
14:30-16:30
Euskal bidea: Euskal Herria beste bide horien aurrean (mahai-ingurua).
Gonbidatuak: Eneko Compains, Mikel Irastortza, etab.
Uztailaren 17a, osteguna
9:00-10:30
Puerto Rico: "status quo"; Estatu Aske Elkartua edo Independentzia.
Txente Rekondo, Kazetaritzan lizentziatua eta GAINeko kidea.
11.00-12:30
Flandes ala gaur egungo Belgikar Estatua gainditzea.
Gorka Elejabarrieta, Zuzenbidean lizentziatua eta Europar Batasunean aditua.
14:30-16:30
Maputxeak, bertako herri baten borroka.
Arkaitz Gonzalez Arrieta, Soziologian lizentziatua.
Antolatzaileak
TXENTE REKONDO, GAINeko kidea.

