• Inprimatu
  • PDF

Sexualitatea da gure izate osoa. (Sexologia)

Data: 2008-07-14 -- 2008-07-18

Tokia: Baiona

Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00

Ordu kopurua: 36

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA.

 

Merleau Pontyk dioenez, sexualitatearen eta giza izaeraren artean harremana dago, sexualitatea da gure izate osoa. Izaera horrek jaiotzetik hil arte iraungo du, hau da ,bizitza osoko prozesua da. Izaera horrek aldaketa ugari izango ditu gertaera ezberdinen eta gizarte honen eraginez.
Jaiotzez, naturaltasuna, kuriositatea, plazerraren bilaketa... nagusitzen badira ere, nerabezarotik aurrera, eta gizarte honen moral sexuala dela-eta, nork bere mugei,lotsei, beldurrei... aurre egin beharko die.
Ikastaro honen bitartez, norberak prozesu hau modu hoberenean bizitzeko aukera zabaltzea dugu helburu.

Helburuak

  • Gizarteak ezarritako ereduaren azterketa sakona eta norberak horren aurrean duen jarreraz jabetzea.
  • Pertsona sexuduna izateak suposatzen duena aztertzea: gaitasuna, potentziala, ardura...
  • Bizi-kalitatea hobetzeko dugun eta garen tresna honi ahal diogun eta dugun etekin handiena ateratzea.

Metodologia

Ludikoa, aktiboa eta partaidetzazkoa denez, zenbait ekintzaren bitartez hitz egiteko, jolasteko eta ikasteko modu aproposa iruditzen zaigu.

Nori zuzenduta

Norberaren sexualitatea eta horrengan gizarteak duen eragina aztertzeko interesa duen edonori zuzendua.

Egitaraua

Uztailaren 14a, astelehena

9.00-13.00
"Beharbada maitasunaren inguruan dugun ideiarik okerrena da norbaitek edo zerbaitek eman behar digula". Mary Elizabeth Marlon

15.00-17.00
Garapen pertsonala


Uztailaren 15a, asteartea

9.00-13.00
"Maitemina kanpotik datorren sentimendua da; maitasuna, aldiz, barruan sortzen da". Pako Aristi

15.00-17.00
Garapen pertsonala


Uztailaren 16a, asteazkena

9.00-13.00
"Nork bere burua maitatzea bizitza osoa irauten duen erromantze baten hasiera da". Oscar Wilde.

15.00-17.00
Garapen pertsonala


Uztailaren 17a, osteguna

9.00-13.00
"Gorputzaren edertasuna oso erresuma motza da". Socrates.
"Gorputzaren edertasuna bere funtzionalitatean datza". Carlos Menendez.

15.00-17.00
Garapen pertsonala


Uztailaren 18a, ostirala

9.00-13.00
"Gorputza traba guztietatik aske utzi, nahi dueneraino hel dadin." Mª Jose Urrusola.

 

Antolatzaileak

KOTTE SUSPERREGI eta ELIZABETH OLASKOAGA, Psikologian lizentziatuak, Sexologia ikasketak burutuak, UEUko kideak.

< Atzera