Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak. (Soziolinguistika)
Data: 2008-07-15 -- 2008-07-16
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-12.30 / 14.30-16.30
Ordu kopurua: 15
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
Azken hogeita bost urteetan, euskararen legeei dagokienez EAEn izan diren aurrerapausoak handiak izan dira. Ezin gauza bera esan Iparraldean eta Nafarroan. Ikastaro honen bitartez, eztabaida eta, abian dauden legeak kontuan hartuta, euskararen erabilera bultzatzeko aukerak aztertu nahi ditugu. Horretarako, batetik, aurkezpen teoriko-historikoak izango dira, Euskal Herriaren gaur egungo egoeraren aniztasuna hobeto ezagutzeko eta lekuan lekuko aukerak eta mugak hobeto ezagutzeko. Bestetik, saio praktikoak izango dira eragileen esperientzia ezagutzeko, parte-hartzaileen arteko eztabaida bultzatzeko eta denon artean irtenbide eta aukera berriak sortzeko eta trukatzeko.
Helburuak
Ikastaro honen helburua bikoitza da. Alde batetik, euskararen legeak hobeto ezagutzea, EHko aniztasuna kontutan hartuz, eta, bestetik, eztabaida bultzatzea eta parte-hartzaileen esperientzia-trukaketa bultzatzea, legeek ematen dituzten aukerak ahalik eta hoberen ezagutzeko, baliatzeko eta praktikan jartzeko.
Metodologia
Ikastaroaren metodologia teoriko praktikoa izango da. Alde batetik, aurkezpen teorikoak izango dira eta, bestetik, garrantzi berezia emango zaio alde praktikoari, horretarako hiru tailer praktiko antolatuko dira.
Nori zuzenduta
Euskara-teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteetako kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei.
Egitaraua
Uztailaren 15a, asteartea
9:00-10:00
Legeak eta hizkuntza-eskubideak, kasu praktiko bat: Nafarroaren kasua.
Iulen Urbiola (EKE)
10:00-11:00
Euskararen ofizialtasunaren historia.
Joseba Intxausti (Euskaltzaindia)
11:30-12:30
Euskararen ofizialtasuna eta iraupena Zuzenbidearen ikuspegitik
Iñaki Agirreazkuenaga (EHU)
14:30-15:30
Egungo legediek ematen dituzten aukerak eta ezartzen dituzten mugak udal mailan: UEMAren ikuspuntua.
Iñaki Arregi (UEMA)
15:30-16:30
Tailerra: Hizkuntza Zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak: udalerrien kasua.
Uztailaren 16, asteazkena
9:00-10:00
Hizkuntza-eskubideen eta lege-statusaren egoera Euskal Herrian
P. Bilbao (Behatokia)
10:00-11:00
Euskal Herriko hizkuntza-egoera: statusa
E. Osa (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
11:30-12:30
Tailerra: Hizkuntza Zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak: gizarte elebidun baterantz aukerak eta mugak.
14:30-15:30
Kutxako esperientzia: legeak baino gehiago, bezeroak.
Mikel Irizar (Gipuzkoako Donostia Kutxa)
15:30-16:30
Tailerra: Hizkuntza Zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak: Lantegiak euskaldundu.
Antolatzaileak
Arduraduna: LIONEL JOLY, Soziolinguistika Klusterraren teknikaria eta Linguistikan doktoratua Pariseko Sorbonne Unibertsitatean.

