• Inprimatu
  • PDF

Sendabelarrak: terapia herrikoia baina zientifikoa ere. (Talaiatik)

Data: 2008-07-14 -- 2008-07-18

Tokia: Baiona

Ordutegia: 9.00-12.30 / 14.30-16.30

Ordu kopurua: 37

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 189€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

Sendabelarren erabilera oso zaharra da bai gaixotasun fisikoak sendatzeko, bai ongizate psikikoa lortzeko. Sendabelarrek gorputzak duen indar naturala bultzatzen dute, eta haren funtzioak normalizatu.
Horrela pertsonak oreka naturala lortzen du, homeostasia. Sendabelarrek propietate terapeutiko asko dituzte: infekzioen aurkakoa, baltsamikoa, orbaintzailea, liserigarria, lasaigarria, analgesikoa, zirkulazio-estimulagarria, espasmoen aurkakoa, diuretikoa, eta beste asko.

Sendabelarren materia guztia ez da sendagarria. Sendatzen dutenak sendabelarrek dituzten molekula konkretu batzuk dira: sendagaiak, printzipio aktiboak edo terapeutikoak. Sendagai horiek lortzeko estraktu desberdinak egiten dira: tinturak, oleatoak, olio beratuak eta beste batzuk.
Sendabelar usaintsuek sendagarritasun handia duten molekula batzuk dituzte: esentziak. Esentziak estraktuen destilazioaren bidez lortzen dira. Sendabelarren botere terapeutikoa dute: Aromaterapia. Nahiz eta gauza berria ematen duen, esentzien erabilera aspaldiko da eta sendabelarretan adituak direnak erabili izan dituzte, beste estraktuak bezala.

Helburuak

1. Fitorerapia eta Aromatepiaren oinarrizko ezaguera teorikoa eskuratzea.
2. Sendabelarren printzipio aktiboak lortzen ikastea osasun psikofisikoa finkatzeko: tinturak, olio beratuak, oleatoak, estraktuak, beste batzuk.
3. Oinarrizko Erremedio Naturalak egiten ikastea, osasun fisikoan, oreka emozionalean, kosmetikan eta higiene mailan erabiltzeko: infusioak, ukenduak, kremak, lozioak, gelak, linimentuak, xarabeak, beste baztuk...
4. Ikasle bakoitzak 10 erremedio egingo ditu: baratxurien tintura, arnasketarako xarabea, ukendu antiinflamatorioa, zelulitisaren aurkako linimentua, tintura garbitzailea, psikoaromaterapiako esne hidratatzailea, krema terapeutikoa, barizeen aurkako gela, azala sendatzeko ukendua eta ukendu klasikoa.
5. Berrogei sendabelarren propietate terapeutikoak ezagutzea: baratxuria, aloea, Indiako gaztaina, hamamelisa, iruntza, ezkaia, lantina, arnika, tusilagoa, pasmobelarra, hiperikoa, kalendula, arrosa, huntza, azeri-buztana, astalikardua, alkatxofa, sahatsa, osina, menda, fukusa, pasiflora, harpagofitoa, gardabera, mihilua, eleuterokokoa, elisa, labanda, te zuhaitza, elorri zuria, altzifrea, ekinazea, intxusa, eukaliptoa, erromeroa, salbia, kamamila, limoia, iltzea, mirra.

Metodologia

Teoriko-praktikoa.

Nori zuzenduta

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

Uztailaren 14a, astelehena

9.00-11.00
Sendabelarren historia.
Sendabelarren printzipio aktiboak. Zer dira? Nola lortu?
Berakuntzak, estraktuak, tinturak, olio beratuak, oleatoak, beste batzuk.
Dosiak.

11.00-11.30 - Atsedenaldia.

11.30-12.30
8 sendabelar ezagutu.

12.30-14.30 - Bazkaria.

14.30-16.30
Erremedioak egin: baratxurien tintura - arnasketa-xarabea.
Teoria: Xarabeak.


Uztailaren 15a, asteartea

9.00-11.00
Aromaterapia. Sendabelar usaintsuak.
Historia.
Funtzionamendua.
Nola barneratzen dira gorputzean?
Erosteko arauak.

11.00-11.30 - Atsedenaldia.

11.30-12.30
8 sendabelar ezagutu.

12.30-14.30 - Bazkaria.

14.30-16.30
Erremedioak egin: krema terapeutikoa - barizeen aurkako gela.
Teoria:
- base desberdinak: kremak, gelak, ukenduak.
- barizeak.


Uztailaren 16a, asteazkena

9.00-11.00
Psikoaromaterapia.
Estresa eta emozioak.
Teoria: ukenduak.

11.00-11.30 - Atsedenaldia.

11.30-12.30
8 sendabelar ezagutu.

12.30-14.30 - Bazkaria.

14.30-16.30
Erremedioak egin: ukendu antiinflamatorioa - psikoaromaterapiako esne hidratatzailea.


Uztailaren 17a, osteguna

9.00-11.00
Sendabelarren erabilera desberdinak.

11.00.11.30 - Atsedenaldia.

11.30-12.30
8 sendabelar ezagutu.

12.30-14.30 - Bazkaria.

14.30-16.30
Erremedioak egin: ukendu klasikoa - zelulitisaren aurkako linimentua.
Teoria: zelulitisa.


Uztailaren 18a, ostirala

9.00.11.00
Toxizitatea.
Formula desberdinak.
Azala.
Gorputzaren garbiketa.

11.00.11.30 - Atsedenaldia.

11.30-12.30
8 sendabelar ezagutu.

12.30-14.30 - Bazkaria.

14.30-16.30
Erremedioak egin: azala sendatzeko ukendua - tintura garbitzailea.

Antolatzaileak

ITZIAR SALEGI, naturopata, aromaterapeuta, kiroterapeuta, masajista, estetizista.

< Atzera