• Inprimatu
  • PDF

Euskararen botere ekonomikoa. Euskara salgai? (Euskara - Ekonomia)

Data: 2008-07-23 -- 2008-07-24

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-13.00

Ordu kopurua: 8

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 36€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

 

Sarrera

Berdina al da hizkuntza bat edo beste bat hitz egitea? Hizkuntzak ba al du munduaren ikuspegia eragin edo eraldatzeko ahalmenik? Eta, hala bada, zein eremutan laguntzen dio horrek euskarari?
Zerk bultzatzen du enpresa bat bere publizitatea euskaraz jartzera?
Askotan esan ohi da euskalgintzako hainbat iniziatiba ez direla ekonomikoki bideragarriak. Zertan datza bideragarritasun hori?
Zein da euskararen botere ekonomikoa eta zelan neur daiteke? Egia al da euskarak botere ekonomikorik ez duela?

Helburuak

Hizkuntzen balio ekonomikoaren burutazio bat eskaintzea eta euskararen kasuan aplikatuz, euskararen egoera ikuspuntu berri batetik aztertzea.

Metodologia

Teorikoa eta lan-taldea.

Nori zuzenduta

Antropologia edo Soziologiako ikasle eta lizentziadunei baita euskara- eta kultura-teknikariei ere.

Egitaraua

Urtarrilaren 23a, asteazkena

09.00 Aurkezpena.

09.15 Oinarri teorikoa:
* Ekologia linguistikoa (Txepetxen teoria).
* Erlatibitate linguistikoa, hizkuntza eta kultura.

11.00 Kaferako atsedenaldia.

11.30 Hizkuntza baten balio ekonomikoa.

13.00 Amaiera.


Urtarrilaren 24a, osteguna

09.00 Euskararen balio eta botere ekonomikoa gaur.

11.00 Kaferako atsedenaldia.

11.30 Ondorioak eta debatea.

13.00 Amaiera.

Antolatzaileak

YOSEBA PEÑA LANDABURU, 1977an Sodupen (Bizkaia) jaioa, Informatikan doktorea eta antropologoa da. Hainbat urte eman ditu atzerrian, batez ere Vienan (Austria). Antropologia linguistikoan aditua da, bereziki euskararekin zerikusia duten arloetan: hizkuntza gutxituak, erlatibitate linguistikoa eta hizkuntzaren eta kulturaren arteko harremanak. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Donostian.

< Atzera