Wikiak eta elkarlanerako tresnak. (Informatika)
Data: 2008-07-21 -- 2008-07-22
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-14.00
Ordu kopurua: 10
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.
Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.
Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu.
Helburuak
Wikiak eta beste groupware tresnak zer diren ikastea.
* Hauek sortzen duten kultura parte-hartzailea ezagutzea.
* Erabilera teknikoa eta operatiboak ikustea
* Adibide praktikoen bidez, bakoitzaren eremurako baliagarriak izango diren aplikazio posibleen jabe egitea.
* Erabil daitezkeen tresnak eta aplikazioak ezagutzea.
Metodologia
Erabiliko den metodologian praktika eta teoria tartekatuko dira.
* Modulu bakoitzaren hasieran jorratuko diren gaien laburpen bat egingo da.
* Jorratuko diren gaien azalpena emango da.
* Beharrezkoa denean, praktikari ekingo zaio.
* Amaitzeko eztabaida eta zalantzen azalpena.
Nori zuzenduta
Dokumentazio eta antolaketa parte-hartzailea, berritzailea eta banatua egiteko interesa duten enpresa, elkarte eta taldeetako pertsonei.
Egitaraua
Uztailaren 21a, astelehena: Wikiak
- Zer dira wikiak?
- Zertarako?
- Erabilera-kasu zenbait
- Erabilera-kasu batzuen adibideak
- Sortzen duten parte hartzeko gunea
- Malgutasuna, zailtasuna, erraztasuna, pertsonen kudeaketa, etab.
- Nola ezarri?
- gomendioak
- estatistikak
- Nola sortu?
- Zerbitzuak
- Erabil daitezkeen tresnak
- Erabilera praktikoa
Uztailaren 22a, asteartea: Beste parte-hartze tresna batzuen aipamena
- Enpresako etengabeko irakaskuntza edo ikaskuntza
- Banaka
-
- Jario-irakurgailu pertsonalak
- Taldean
-
- Moodle
-
- Elgg
- Marketina eta harremanak bezeroekin
- Blogak
- Blog-sareak
- Sare sozialak
-
- Zerbitzuak
-
- Softwarea
- Jarraipena
- Banaka
-
- Jario-irakurgailu pertsonalak
- Jarioetako informazioa filtratzeko tresnak (yahoo pipes)
- Taldekako filtratze kolaboratiboa [AA1](buzz machine)
- Groupware tresnak
- Proiektuak kudeatzeko tresnen azalpen laburra
Antolatzaileak
UEUko informatika saila.
Irakaslea: GORKA JULIO, Elurnet Informatika zerbitzuak, S.L., UEUko kidea.

