• Inprimatu
  • PDF

Zergatik ez soinu-bitakora? (Kazetaritza)

Data: 2008-07-23 -- 2008-07-25

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-14.00

Ordu kopurua: 15

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

 

Sarrera

Irratia informazioarekin lotzen dugu gehienetan, eta informazioa testuarekin, hitzarekin. Musikak lagunduta, bi baliabide horietara mugatzen dugu soinu-adierazpidea komunikabideetan, tarteka hotsak eta isiluneak sartzen ditugun arren. Irrati-dramatikoak ia desagertu dira parrilletatik eta soinu-muntaketek, hotsen bidezko kontaketek lan handia -eta bereziki denbora- eskatzen dute,hain zuzen ere irratietan ez dagoena. Baina zergatik ez ditugu erreskatatzen? Eta gu geu uhinetan topatzen ez duguna egiten ausartuko bagina?
Teknologia berriek, soinu-editore digitalek bereziki, soinu-sormena lantzeko tresna ugari jarri dituzte gure eskura, eta ia muga bakarra gure irudimena da, soinu-munduak asmatzeko edo azaltzeko norberaren ahalmena: "gizaki batek asma dezakeen edozer beste batek egingo du" zioen Jules Verne-k. Hori da gure proposamena: irudikatu soinu-unibertso hori azaldu, asmatutakoa, metaforikoa bada ere... Soinu-bidaia egin, espazioan, denboran edo irudimenean.
Horretarako, lehen entzuten ikasi beharko dugu. Soinu-ingurua aditu eta hots bakoitza bereizi, bere osotasunean jaso... Gure buruan soilik dagoen arren... Ondoren, bitakora bat eratuko dugu, soinu-bitakora, zeinean, bakoitzak soinuen bidez istorioa azalduko duen, horretarako mintzoa, musika, hotsa eta isiltasuna baliatuta, soilik...

Helburuak

Ikastaro honen helburua soinuekin jolasten ikastea da, eta bide batez soinuen bidez istorioak azaltzea. Bitakora moduan, ikasleek mundua entzumenaren bidez (soilik) jasotzen ikasteaz gain, hotsez (soilik) baliatuta inguruko paisaiak zein gertaerak azaltzen ikasiko dute, errealak zein fikziozkoak edo asmaturikoak.

Metodologia

Tailer moduan eraturiko ikastaroa da hau. Guztiz praktikoa.

Nori zuzenduta

Sormen-lanak gustuko dituen edonori, istorioak kontatzeko dituen edonori, baina bereziki ikus-entzunezko arloko ikasleei (Arte Ederretakoei, Ikus-entzunezko Komunikazio, Publizitate edo Kazetaritzakoei...

Egitaraua

Uztailaren 23a, asteazkena

9:00-11:00

Mundua soinuen bidez ezagutzen. Inguruan ditugun soinuak bereizi eta ezagutu (itsuen jokoa).

11:30-14:00

Soinu-istorioak kontatzeko erak: entzun eta aztertu. Irratietan zein Interneten aurkitzen ditugun hainbat artxiboren entzuketa (soundscapes, readmovies, soinu-bitakorak, etab.).

Materialaren aurkezpena. Editatzeari buruzko azalpenak.


Uztailaren 24a, osteguna

9:00-11:00

Soinu-tailerra (I):
Soinu-bidaia diseinatu; gidoia eratu.
Soinu-baliabideak aukeratu eta gidoian sartu.
Soinuen grabazioa estudioan, kalean zein Internetetik...
Soinuaren muntaketa-teknika batzuk landu: text-sound composition; ready made...).

11:30-14:00

Bitakoraren eraketa (I):
Audioblog bat egiteko erak ikasi: Internetek eskaintzen dituen baliabideak ezagutu eta aztertu (podomatic, boomp3, ea...)


Uztailaren 25a, ostirala

9:00-11:00

Soinu-tailerra (II):
Soinuen grabazioa estudioan, kalean zein Internetetik...
Soinuaren muntaketa-teknika ezberdinak landu: text-sound composition; ready made...).

11:00-13:00

Norberaren soinu-bitakora eratu (audiobloga diseinatu).

13:00-14:00

Bitakorak entzun eta ebaluatu.

Antolatzaileak

ARANTZA GUTIERREZ PAZ, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea, irratian aditua. UEUko Kazetaritza Saileko beteranoa (ez zaharra). Besteak beste, Irrati-narratiba ikasgaia ematen du Ikus-entzunezko Komunikazioan, zeinetan ikasleek hotsen bidezko muntaketak egiten dituzten.

< Atzera