• Inprimatu
  • PDF

Kontu-kontari tailerra. (Pedagogia - Ipuin-kontalaritza)

Data: 2008-07-22 -- 2008-07-23

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-13.30 / 15.30-17.30

Ordu kopurua: 17

Gehienezko ikasle kopurua: 12

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

 

Sarrera

Gianni Rodari-k zioenez, "hizkuntza idatziaren lehenengo ezagutzak ez du oraindik aurkitu ipuin-liburua baino bide aberatsagorik, kolorez beteagorik eta politagorik", baina benetan ematen al diogu gaur egun ipuinari zor diogun garrantzia eta balioa? Ikastaro honen bidez ipuina eta honen erabilera sorkuntzarako tresnatzat analizatuko dugu, kontaketa eta sorkuntzarako zenbait teknika azalduko ditugu eta ipuinen inguruan ditugun ideiak eta gogoetak elkarrekin trukatzeko aukera izango dugu.

Helburuak

  • Ipuina eta bere historia.
  • Ipuinak eta kontakizunak Haur eta Lehen Hezkuntzan.
  • Ipuina baliabide moduan:
    • Ipuina gure eskoletan.
    • Ipuin-txokoa.
    • Irudia ipuinetan.
  • Ipuinak kontatzeko eta sortzeko teknikak eta baliabideak:
    • Ipuin ezberdinak sortzeko teknikak eta baliabideak.
    • Ipuinak kontatzeko teknikak.
  • Gaiaren inguruan norberak dituen esperientziez solastatzea.

Metodologia

Irekia eta parte-hartzailea izango da, ikastaroaren helburua ezagutza berriak eskuratzea eta esperientzia ezberdinez hitz egitea baita. Bi zati izango ditu:

  • Alde teorikoa: gaiarekiko oinarrizko ezagupenen ezagupenak finkatzea (4 ordu).
  • Alde praktikoa: ipuinaren sormenaren eta kontaketaren inguruko teknikak ezagutzea eta praktikan jartzea. (8 ordu)

Nori zuzenduta

Haur (0-3 eta 3-6 zikloetarako) eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua.

Orokorrean, gaian interesa daukan edonori. 

Egitaraua

Antolatzaileak

LEIRE PEREZ AZKONA. Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria eta Haur Hezkuntzan diplomatua. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea.

< Atzera