• Inprimatu
  • PDF

Irakaskuntza-metodo alternatiboak: irakaskuntza libertarioa. (Pedagogia)

Data: 2008-07-23 -- 2008-07-24

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-12.30 / 15.00-17.00

Ordu kopurua: 16

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

 

Sarrera

Tailerrak gaur egungo irakaskuntza eta heziketa-praktika instituzionalaren kritika plazaratzen du. Era berean, irakaskuntza-teoria eta -metodo alternatiboen hausnarketa eta inplementazio-bide posibleak aztertuko ditugu: horretarako, hezkuntza libertarioaren teorien azterketa eta eztabaida pizteko gune bilakatuko dugu tailerra, kasuistikak eta gaur egungo unibertsitate- eta hezkuntza-zentro zenbaiten dinamikak aurkeztuz eta eztabaidatuz.
Tailerrak berak hezkuntza-metodo hauen adibide eta praktika izan nahi du, aurkeztuko diren teoriak praktikara eramateko adibide bilakatuz.
Amaitzeko AMIA teknika kualitatiboaren bitartez hezkuntza-eredu ideal baten eraikuntza gauzatuko dugu parte-hartzaile guztien artean.

Helburuak

Gaur egungo irakaskuntza-ereduaren ahuleziak aztertzea, eta zergatiei erantzuna ematea. Horretarako, hezkuntza-eredu ideal baten zirriborroa sortuko dugu. Tailer bera, hezkuntzan diharduten profesionalen eta ikasleen foro gisa agertu nahi da, non jakintza inbidualaren partekatzea bilatu eta bultzatzea da helburu nagusia.

Metodologia

Atal teorikoa osatzeko, material bibliografiko eta ikus-entzunezkoa erabiliko dugu. Atal praktikoa, berriz, behaketa sinplearen, esperientzia pertsonalen, eta talde-eztabaidaren bidez jorratuko da. Azkenengoz, AMIA teknika kualitatiboaren bitartez, gaur egungo praktika hezitzailearen Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak, eta Aukerak kontutan izanda, eredu ideal baten zirriborroa prestatuko da.

Nori zuzenduta

Irakaskuntza eta heziketaren arloetan interesa duen edonori. Bereziki, Magisteritza eta Pedagogiako ikasle, graduatu, eta hezkuntzaren arloan diharduten edo jardun nahi duten pertsonei.

Egitaraua

Uztailak 23, asteazkena

9:00-11:00
Tailerrari sarrera.
Ekarpen teorikoak.
Talde-eztabaida.

11:00-11:30 - Kaferako tartea.

11:30-12.30
Ekarpen teorikoak (jarraipena).
Talde-eztabaida.

12:30-15:00 - Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00
Bideo-emanaldia.
Teoria libertarioak.
Talde-eztabaida.


Uztailak 24, osteguna

9:00-11:00
Eskola libertarioak: estatuaren mailako adibideak.

11:00-11:30 - Kaferako tartea.

11:30-12-30
Hezkuntza-eredu baten eraikuntza birtuala:
- AMIA teknikaren azalpena.
- Lehenengo zirriborroaren prestakuntza (Brainstorming, taldeen osaketa, lehenengo ideiak atera).

12:30 - 15:00 - Bazkaltzeko tartea.

15:00 - 17:00
Hezkuntza.eredu baten eraikuntza birtuala:
- Ideien garapena.
- Talde-lanak aurkeztu, eta partekatu.
- Azkeneko zirriborroa osatu, ondorioak atera.
- Ondorioen azterketa.

Antolatzaileak

TANIA MARTINEZ PORTUGAL. Administrazio eta Politika Zientziak. Aurten, Glasgow University eta University of the West of Scottland-en dabil Spanish Lecturer gisa. Ikasketen urte bat Italiako Bolognako Unibertsitatean eman zuen, eta hortxe hasi zitzaion gaurko irakaskuntzaren inguruko ardura eta teoria libertarioaren inguruko interesa.

< Atzera