Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak. (Talaiatik)
Data: 2008-07-21 -- 2008-07-25
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00
Ordu kopurua: 36
Gehienezko ikasle kopurua: 24
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoia edo barnerakoia, esanekoa eta abar).
Eta beharbada guk rol hori "ontzat" emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.
Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatuko eta komunikazio-modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian
Helburuak
Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz eta, ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea ere.
Metodologia
Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (EGINEZ IKASTEA).
Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.
Nori zuzenduta
Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei; ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei; hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzeko jarduerak, prentsa, irratia, politika, sindikatuak, etab.), eta aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobetu nahi dituztenei.
Egitaraua
Ordutegia:
uztailaren 21etik 24ra: 9.00-13.00 / 15.00-17.00
uztailaren 25ean: 9.00-13.00
Zer landuko da: norberak bere buruarekin eta beste edonorekin dituen komunikatzeko trebetasunak landuko dira, eta zehazki:
- komunikazioaren aspektu batzuk
- kalibrazioa eta ariketak
- rapport eta ariketak
- agertokian gorputzaren erabilera eta ariketak
- barneko egoera edo energia
- aurre-usteak eta ariketak
- markazio analogikoa eta ariketak
- ahotsa eta edukia
- ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
- makulu-hitz eta keinu-ariketak
- zentzumen anitzeko mintzamena-ariketak
- edukiaren zenbait gauza
- rapport gatazka batean
OHARRA
Jarduera -ikastaro/mintegi- honetako prozesuan komunikazio-tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun. Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.
Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.
Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela DENA GALDUKO LUKETE, Ezin izanen lukete bizikletan ibili (ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lituzkete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).
Antolatzaileak
GOTZON CARCAR, Coach pertsonala eta profesionala.

