Ekonomia eta rock-a: nazioarteko harremanak eta mundu ekonomiaren eragina rock mugimenduaren garapenean. (Ekonomia, Nazioartea)
Data: 2009-07-01 -- 2009-07-02
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-13.30
Ordu kopurua: 10
Gehienezko ikasle kopurua: 30
Ikastaroaren prezioa:
81€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
Ikastaro honetan izena emateko epea amaitu da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 14 26 (Irati).
2007an “Ekonomia eta Rock-a” proiektua martxan jarri zen. Bi mintegi antolatu eta liburu bat argitaratu ondoren, UEUk proiektu hau garatzen jarraitzeko aukera ezin hobea eskaintzen du bi jardunaldiko ikastaro baten bidez.
Lehenengo jardunaldian “Gaur egungo musika popularraren garapena eta bere nazioarteko testuinguru ekonomikoa. Rock mugimenduaren kasua” hitzaldia eta horren inguruko eztabaida jorratuko dira. Aztertuko da nola nazioarteko gizartea zehaztu duten elementuek bihurtu duten rock-a mundu mailako fenomeno , baita aldi berean nola izan den nazioarteko zenbait gertaera salatzeko tresna ere. Bigarren jardunaldian “Rock-a gaur egungo nazioarteko ekonomia-ordenaren aurreko konpromiso sozio-politikoa. Midnight Oil taldearen kasua” hitzaldia eta horren inguruko eztabaida jorratuko dira. Midnight Oil (1976-2002) rock talde bat da, zeina mozkin ekonomikoak lortzean baino gizakien eta ingurumenaren babesean arduratuago dagoen eta munduko injustizien aurrean bere lana etengabeko salaketan bihurtu duen. Beren jaioterrian, Australian, erreferente politiko-sozial bilakatu dira, eta aldi berean munduan diren injustiziak agerian jarri dituzte.Helburuak
Ikastaroaren helburua da mundu mailako harreman ekonomikoek nazioarteko gizartearen garapenean duten eragina aurkeztea. Gizaki eta herritarrak garen neurrian nazioarteko gizarteko kide garenez, eragin hori jasotzen dugu gure eguneroko bizitzan, baita aisian ere. Helburua lortzeko, ikuspuntu orokor batetik, azterketaren objektu fenomeno giza kultural bat hartzen dugu, musika popularra, hain zuzen bere adierazpen garaikide eta unibertsalena nabarmenduz: rock-a. Ikuspuntua mugatuz, azterketaren objektu munduko injustizien aurrean bere lana etengabeko salaketa bihurtu duen rock talde bat izango da.
Metodologia
Ikastaroa hitzaldien bitartez garatuko da, ikus-entzunezko material ugaria erabiliz eta, bereziki, eztabaidaren bitartez ikasleen parte-hartzea bultzatuz.
Nori zuzenduta
Unibertsitateko ikasle eta irakasleei.Oro har, nazioarteko harremanak eta mundu-ekonomia ohikoa ez den ikuspegi batetik aztertu nahi dituzten guztiei edota rock-a musika soilik ez dela pentsatzen duten guztiei.
Egitaraua
Antolatzaileak
ASIER GARCÍA LUPIOLA. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakasle lankide iraunkorra . Zuzenbidean doktorea (UPV-EHU), Europar Ikasketetan masterra (Deustuko Unibertsitatea) eta Nazioarteko Harremanetan espezialista (UPV-EHU). Europar Batasuna eta Nazioarteko Harremanen inguruko zenbait gairi buruzko artikulu eta liburuak argitaratu ditu. “Ekonomia eta Rock-a” proiektuaren zuzendaria.

