• Inprimatu
  • PDF

Liburutegi digitalak: sarrera, teknologia eta esperientziak. (Dokumentazioa, Informatika)

Data: 2009-07-13 -- 2009-07-14

Tokia: Eibar

Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00

Ordu kopurua: 16

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 81€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

Ikastaro honetan izena emateko epea amaitu da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 14 26 (Irati).

Informazio eta ezagutzaren gizartean, teknologia bidelagun, irakurtzeko, ikasteko eta ikertzeko molde berriak sortu dira, esate baterako irakaskuntza telematikoa edota liburutegi digitalak. Mota honetako liburutegiek biblioteka baten ohiko definizioak gainditzen dituzte, ez baitira mugatzen liburu digitalizatua Internet bidez eskaintzera. Horrez gain egiteko berriak hartu dituzte (edizio-lanak, eta abar). Liburutegi digitalek, beraz, erronka berriak planteatzen dizkiete liburuzain eta dokumentalistei, baita informatikariei ere. Aipatutako profesionalak gero eta gehiago elkarrekin lan egitera behartuta daude. Horregatik batzuentzat zein besteentzat baliagarria izango den ikastaroa prestatu dugu.

Helburuak

Liburutegi digitalen oinarriak ezagutzea, alde kontzeptual eta teknologikotik. lKontzeptua eta sailkapenalEuskal Herriko proiektuaklNazioarteko asmoaklTeknologiaren ekarpenalEsperientziak

Metodologia

Goizetan hitzaldiak eta arratsaldetan mahai-inguruak

Nori zuzenduta

Bibliotekari, dokumentalista eta teknologia hauetan interesatuta egon daitezkeenei.

Egitaraua

Uztailaren 13a, astelehena
9.00 – 10.00
Liburutegi digitalak: sarrera, tipologia eta zenbait esperientzia
Hizlariak: Gerardo Luzuriaga eta Karmele Artetxe.


10.00 –11.00
Liburutegi digitalaren erronkak eta nazioarteko egitasmo interesgarrienak
Hizlaria: Teresa Agirreazaldegi


11.00-11.30 Atsedena


11.30-13.00
Bertokotasunetik mundu zabalera: sarea eratzen herri-liburutegietatik
Hizlaria: Fernando Juarez


15.00-17.00
Mahai-ingurua: Euskal Herriko zenbait proiektu digitalen egunez egunekoa
Parte-hartzaileak: Uxune Martinez (UEU), Mikel Elorza, Ricardo Gomez. Moderatzailea: Karmele Artetxe (UEU)


Uztailaren 14a, asteartea
9.00 – 10.00
Liburutegi digitaletarako teknologiak
Hizlaria: Iñaki Alegria


10.00 - 11.00
Liburutegi digitalerako formatuak eta estandarrak
Hizlaria: Xabier Arregi


11.00-11.30 Atsedena


11.30-13.00:
Hizkuntz teknologiak liburutegi digitaletarako
Hizlaria: Iñaki Alegria


15.00-17.00
Mahai-ingurua: liburutegi digitalak eta teknologia Euskal Herrian
Parte-hartzaileak: Josu Landa (Armiarma), Joseba Abaitua (Deusto), Iñaki Arrieta (Euskomedia). Moderatzailea: Iñaki Alegria.

Antolatzaileak

UEUko Historia eta Informatika sailak.

Koordinatzaileak:

IÑAKI ALEGRIA, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

KARMELE ARTETXE, Historian lizentziatua eta UEUko kidea.

 

< Atzera