• Inprimatu
  • PDF

Euskara lan munduan... lanean! (Soziolinguistika)

Data: 2009-07-08 -- 2009-07-09

Tokia: Baiona

Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-16.30

Ordu kopurua: 15

Gehienezko ikasle kopurua: 30

Ikastaroaren prezioa: 81€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

Ikastaro honetan izena emateko epea amaitu da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 14 26 (Irati).

Euskara beste gaietarako gai ez zenean, burugogor batzuek zioten baietz, euskarak etxerako ez ezik, eskolarako eta kalerako ere balio zuela. Hori erakutsi nahian idatzi zuen Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae. Eta harrezkero idatzi diren guztiak!Orain beste kaskagogor batzuk dabiltza euskarak eskolarako ez ezik, lanerako ere balio duela esaten. Urte eta ahalegin batzuk pasatu dira dagoeneko eta fruitu batzuk ere eman ditu egindakoak.Egindako horretatik ikasi eta eremu berrietara zabaldu nahian ari da, besteak beste, Soziolinguistika Klusterra. UEUren udako ikastaroa bildutako horren berri emateko erakusleiho egokia izango da.

Helburuak

Hiru dira, funtsean, ikastaro honen helburuak:

1)    Lan-munduan euskara sustatzeko abian dauden egitasmoen berri zabaltzea.

2)    Lan-munduan euskara sustatzeko erabilgarri izan daitezkeen diskurtso eta argudioak lantzea.

3)    Lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak hobetzeari begira gauzatzen ari diren proiektuak azaltzea.

Metodologia

Hiru motatako saioak izango dira ikastaroan zehar:

1)    Teoria mailako hitzaldi edo azalpenak.

2)    Esperientzia aplikatuen azalpenak.

3)    Talde ariketa tailerrak.Saio guztietan zehar saiatuko gara emaile-hartzaile eskemarekin hautsi eta parte-hartzaileen arteko elkarrekintza errazten.

Nori zuzenduta

Lan-munduan euskara egiten ari den bidean interesa izan dezakeenari; aholkularitza-enpresa eta administrazioetako euskara-teknikariei, enpresetako langileei eta euskararen erabilera-esparruak zabaltzeari begira egiten ari den lanean interesa izan dezakeen edonori.

Egitaraua

Uztailaren 8a, asteazkena
9:00-10:00   
Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik eta zertarako
Karmele Perez Lizarralde (HUHEZI- Mondragon Unibertsitatea)

10:00-11:00   
2009ko Kasu Aurreratuak: IMH
Edurne Bilbao eta Isusko Diez
Bergarako Udala, Estepan Plazaola

11:30-12:15   
EraLan ikerketa-proiektua
Nekane Goikoetxea (Soziolinguistika Klusterra)

12:15-13:00   
Euskal Herriko Laborantza Ganbara: euskararen erabilera sustatzeko plana
Jojo Bordagarai (AEK- Ahize)

15:00-16:30   
Ahalmentzea (empowermenta) euskara-planetan: egindako ibilbidea
Agurtzane Loidi eta Felipe Iñarra (Elhuyar aholkularitza)   

Uztailaren 9a, osteguna
9:00-10:00   
Enpresen Gizarte Erantzukizuna, baita euskararen arloan ere-
Kepa Atutxa (Egaratu)

10:00-11:00   
Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan-
Abel Irizar (Emun)

11:30-12:15   
Udaletatik herriko enpresak euskarara erakartzeko diskurtsoa; Buruntzaldeko esperientziatik
Marifer Gorostiza (Lasarte-Oriako Udala)

12:15-13:00   
Gernika-Lumoko Udaleko merkataritzaren plangintzaren ibilbidea
Estiñe Astorkia (Artez) eta Bittor Zarrabeitia (Gernika-Lumoko Udala)   

15:00-16:30
Tailerra: diskurtsoa egoera zehatzetara egokitzen
Soziolinguistika Klusterra

Antolatzaileak

Soziolinguistika Klusterra.

 

< Atzera