• Inprimatu
  • PDF

Euskal Wikipedia: wikilari izan nahi? (Informatika, Euskal Kultura)

Data: 2009-07-23 -- 2009-07-24

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-14.00

Ordu kopurua: 10

Gehienezko ikasle kopurua: 30

Ikastaroaren prezioa: 81€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

Ikastaro honetan izena emateko epea amaitu da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 14 26 (Irati).

Euskarazko Wikipedia gure hizkuntzan dugun entziklopedia askerik handiena da, 35.000 artikulutik gora dituelarik. Entziklopedia hau euskaraz dakigun guztiok elikatu eta hobetzeko aukera dugu,baita ondoren bertako edukiez profitatzeko aukera ere. Hori guztia, tresna honek oinarri duen wiki filosofiari buruz. Wiki filosofia zertan datzan, nola manten daitekeen horrelako sistema baten kalitatea, taldean nola lan egin, eta proiektu honi eragiten dioten beste hainbat kontu aztertu eta azalduko dira ikastaro honetan, teoria eta praktika uztartuz.

Helburuak

Wikiek elkarlanean edukia sortu eta etengabe hobetzen joateko eskaintzen duten aukera transmititu eta erabiltzeko behar diren oinarrizko ezagutzak erakustea.

Metodologia

Teoria + Praktika

Nori zuzenduta

Euskarazko Wikipedian zein wikiekin oro har trebatu nahi duen edonori.

Egitaraua

Uztailaren 23a, osteguna

9:00-11:00

Teoria: Oinarrizko kontzeptuak (artikuluak sortu, aldatu, kategoriak, irudiak, hizkuntza arteko loturak,...)

11:30-14:00

Praktika: teorian landutakoa praktikan jarri, taldeka artikulu bana sortuz.

 

Uztailaren 24a, ostirala

9:00-11:00

Teoria: kontzeptu aurreratuak (lankidetza, erabiltzaileen arteko mezuak, txokoa, erabiltzaile motak, eta abar)

11:30-14:00

Praktika: beste talde batek sortutako artikulua ikuskatu, eta haiei hobekuntza-proposamenak bidali, eztabaidatu, eta abar, artikuluak txukuntzera bidean.

Antolatzaileak

Euskarazko Wikipedia

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO, arkitektoa, EHUko irakaslea

GALDER GONZALEZ, geologoa, paleoantropologian ikertzailea

ARKAITZ ZUBIAGA, informatikan ingeniaria, ikertzailea

< Atzera