• Inprimatu
  • PDF

Euskal Herriko anfibioen kontserbazioa eta kudeaketa. (Natur Zientziak, Herpetologia)

Data: 2009-07-20 -- 2009-07-24

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00

Ordu kopurua: 36

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 163€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

Ikastaro honetan izena emateko epea amaitu da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 14 26 (Irati).

Biodibertsitatearen gainbehera orokorrari buruz asko eztabaidatzen den garai honetan, anfibioak (igel, apo, uhandre zein arrabioak) ingurumenean gertatzen diren eraldaketen “bioindikatzaile” oso onak dira. Ur- zein lur-inguruneen beharra duten animaliak direnez, beraien presentziak edo gabeziak gune natural ezberdinen kontserbazio-egoera adierazten dute. Euskal Herriko anfibio-populazioen bilakaera eta egoerari buruzko datu fidagarriak lortzeko ezinbestekoak dira populazioen jarraipen-programak denbora-serie luzeetarako. Espezieen inguruko ikerketak (banaketa, populazioen demografia eta egitura, habitata, ugaltze-biologia, dibertsitate genetikoa, etab.) oinarrizkoak dira espezie mehatxatuak ezagutu eta beraien kontserbaziorako kudeaketa-plan egokiak garatu ahal izateko.

Helburuak

1-Euskal Herriko anfibio-espezieak identifikatu eta beraien gaur egungo egoera ezagutzea.

2-Anfibio-espezieen ikerketa eta kudeaketarako oinarri metodologikoetan sakontzea.

3-Espezie mehatxatuen kontserbazio-planak aztertzea.

4-Etorkizuneko erronkak eztabaidatzea.

Metodologia

Hitzaldi teoriko eta praktikoak. Horretaz gain, espezieak identifikatu eta beraien habitata eta mehatxu nagusiak zein diren ezagutzeko , egun osoko eta beste 2 egun-erdiko irteerak egingo dira, Urbasara eta Iruñea inguruko naturguneetara hurrenez hurren.

Nori zuzenduta

Biologian, Ingurumen Zientzietan, Baso Ingeniaritza arloko lizentziatuei, gradu ertaineko teknikariei edo ikasketen azken urteetan daudenei. Naturaren kontserbazioan lanean ari diren teknikariei, basozainei, naturazaleei eta ingurumen-heziketan dabiltzan irakasle/hezitzaileei.

Egitaraua

Uztailaren 20a, astelehena
9:00-10:00  
Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazio-banaketa
Hizlariak: Ion Garin eta Ainhoa Iraola, biologoak.

10:00-11:00  
Euskal Herriko anfibioen historia ebolutiboa, biogeografia eta orokortasunak
Hizlaria: Ariñe Crespo, biologoa.

11:30-13:00  
Anfibioen krisi globala: mehatxu nagusiak
Hizlariak: Aitziber Egaña, biologoa.

15:00-17:00  
Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia bilduma
Hizlaria: Soraya Gonzalez, biologoa.
Euskal Herriko anfibioen identifikazio-tailerra
Irakasleak: Ion Garin eta Ainhoa Iraola.


Uztailaren 21a, asteartea
9:00-10:00  
Anfibio mehatxatuen azterketa eta jarraipenerako metodologia orokorra.
Hizlaria: Iñaki Sanz, Biologoa.

10:00-11:00  
Geografi Informazioko Sistemaren (GIS) aplikazioak anfibioen jarraipen eta kontserbazioan.
Hizlaria: Ibon Tamayo, Biologoa.

11:30-12:30  
Anfibioen habitataren karakterizazioa
Hizlaria: Aitor Laza, Biologoa.

12:30-13:30  
Ikerketa genetikoen aplikazioak
Hizlaria: Ainhoa Iraola.

15:30-17:30  
Iruñerriko anfibioen behaketarako irteera praktikoa
Gidariak: Ariñe Crespo eta Iñaki Sanz.


Uztailaren 22a, asteazkena
9:00-10:00  
Espezie Mehatxatuen Babesari buruzko araudia
Hizlaria:zehazteke.

10:00-11:00  
EHko anfibio mehatxatuen kudeaketa-planak I: Hegoaldeko zuhaitz-igela (Hyla meridionalis)
Hizlaria: Ainhoa Iraola.

11:30-12:30  
EHko anfibio mehatxatuen kudeaketa-planak II: Apo lasterkaria (Epidalea calamita).
Hizlaria: Ion Garin.

12:30-13:30  
Anfibioen mundua ezagutarazi eta haien kontserbazioaren garrantzia gizarteratu
Hizlaria: Jesus Rubio, Soziologoa.

15:30-18:00  
Baso-igel jauzkariaren kudeaketa-plana gauzatzen ari den gunera bisitaldia (Ultzama bailarako Orgiko hariztian)
Gidaria eta hizlaria: Vanessa Sarasola, Biologoa.


Uztailaren 23a, osteguna
9:00-17:00  
Egun osoko irteera: Nafarroako Urbasa Parke naturalera.
Antolatzaile eta laguntzaileak: Ainhoa Iraola, Ion Garin, Xabier Rubio, Vanessa Sarasola, Iñaki Sanz eta Ariñe Crespo. Biologoak.


Uztailaren 24a, ostirala
9:00-10:00  
Kudeaketa-planak: zailtasunak eta mugak
Hizlaria: zehazteke

10:00-13:00  
Anfibioen kontserbaziorako etorkizuneko erronkakMahai-ingurua.
Parte-hartzaileak: zehazteke.


Antolatzaileak

ION GARIN BARRIO, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Behatokiko biologoa eta UEUko kidea.

AINHOA IRAOLA APAOLAZA, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Behatokiko biologoa eta UEUko kidea.

< Atzera