Emakumearen kontrako indarkeria (Emakumea)
Data: 2008-07-01 -- 2008-07-03
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-14.00 / 16.00-19.00
Ordu kopurua: 25
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Ikastaro honen xedea da emakumeen kontrako indarkeriaz sentsibilizazioa sustatzea, fenomeno globala den heinean, emakumeen errealitatea hurbilagotik ezagutu eta ulertu ahal izateko. Ondorioz, egoera hauek ekiditeko eta gainditzeko, edo gainditzen laguntzeko, baliabideak eskainiko dira.
Edukiak:
- Emakumeen kontrako genero-indarkeriaren kontzeptua.
- 2008 arteko datuak. Nazioarteko genero-indarkeriaren forma larrienak.
- Indarkeria sexistaren deskribapena: zergatik emakumeen kontra, prosezuak, indarkeria motak, zikloa…
- Indarkeria sexista jasaten duten emakumeen errealitateak.
- Konponbide eta baliabideak: ikuspegi juridiko-sozialetik eta indibidualetik.
Helburuak
- Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko informazioa ematea, arazo historiko eta globalizatu gisa, hausnarketa sakona eginez.
- Indarkeria honek gizartearengan duen eragina aztertzea.
- Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen bizipenak ezagutu eta ulertu ahal izatea.
- Indarkeria sexistako egoerei aurre egiteko baliabide indibidual eta kolektiboak eskaintzea eta ezagutaraztea.
Metodologia
Teoriko-praktikoa.
Nori zuzenduta
Tailer hau emakumeen kontrako indarkeriarekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako boluntarioei, langileei, hezitzaileei, ikasleei…)
Egitaraua
- 1. eguna 9:00-14:00, 16:00-19:00
- 2. eguna 9:00-14:00, 16:00-19:00
- 3. eguna 9:00-14:00
Antolatzaileak
EIDER GOIBURU MORENO, psikologian lizentziatua eta berdintasun-agentea.
MONIKA MARTIN CONDE, psikologian lizentziatua eta tratu txarretan aditua.
EIDER BARRENETXEA BEASKOETXEA, zuzenbidean lizentziatua, hezkidetzan aditua.

