Udako ikastaroak
Ipuinei begira aho-zabalik
Asteartea, 2008(e)ko JULYk 01
Hemen direla! Iritsi zaizkigula ikastaroak!
Gaur goizeko 9tan ttanko izan ditugu lehen irakasle eta ikasleak Markeskoan. Kamishibaiaren inguruko ikastaroa, ipuin kontaketa berezia, japoniarra.
Ez du ipuin tradizionalaren batere antzik, antzerkiaren itxura gehiago du, bere izenak dioen bezala: kami (papera) eta shibai (antzerkigintza).
Kamishibairen inguruko informazioa non bilatu ere izango duzue blog honetan.
Lehenak izateagatik, gainera, oparia ere izan dute Kamishibai ikastoroko ikasleek... Sarrera ekitaldian egoteko aukera, eta nola ez, pintxo ederrak dastatzekoa ere bai.
Erantzuna gehitu..