• PDF fitxategia

Diru-laguntzak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Bizkaiko unibertsitate ikasle eta unibertsitate ikasle ohi-langabetuei zuzendutako laguntza da, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen du eta UEUk kudeatzen duena (eskaera UEUn egin behar da).

Laguntza:

  • Matrikularen % 100a
  • Bidaia gastuak: gehienez 37€
  • Ostatua: gehienez 16€/eguneko
  • Mantenua: gehienez 18€/eguneko

Baldintzak:

  • Nori zuzendua:
    • Unibertsitate-ikasleak (langabeak zein langileak)
    • Unibertsitate-ikasle ohi langabetuak
  • Bizkaian erroldatua egotea
  • Ikastaroan gutxienezko %80ko asistentzia izatea
  • Eskatutako agiriak aurkeztea (eskaera egiterakoan zehaztuko dira, ikusi baldintzak eta aurkeztu beharrekoak hemen).

Eskaera:

  • matrikula egiterakoan egingo da eskaria (matrikula orrian bertan).
  • Fidantza: matrikula egiterakoan 20€tako fidantza ordainketa egin behar da. Ikastaroa egin ondoren, asistentzia konfirmatu eta eskatutako agiriak jasotzerakoan, fidantza itzuliko da.

Oharra:

  • Eskatzailearen udalak diru-laguntza ematen badu, eskaitzaileak derrigorrez laguntza hori eskatu beharko du. Kasu horretan, Udalak ikasleari ordaindu ez dion zatia, UEUk osatuko du.
  • Diru-laguntza deialdi honek diru-kopuru mugatua dauka. Eskaerek kopuru hori gaindituz gero, eskatzaileen artean zatitu beharko da.

Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


DONOSTIAKO EUSKARAREN UDAL PATRONATUA

Donostiarrek udako ikastaroetako matrikula DOAN izango dute. Diru-laguntza hau UEUk kudeatzen du.

Laguntza:

  • Matrikularen %100

Baldintzak:

  • Nori zuzendua: Donostiarrei, orokorrean.
  • Donostian erroldatua egotea.
  • Ikastaroan %80ko asistentzia ziurtatzea.
  • Bestelako laguntzarik ez jasotzea
  • Eskatutako agiriak aurkeztea ((eskaera egiterakoan zehaztuko dira; ikusi baldintzak eta aurkeztu beharrekoak hemen)

Eskaera:

  • matrikula egiterakoan egingo da eskaria (matrikula orrian bertan).
  • Fidantza: matrikula egiterakoan 20€tako fidantza ordainketa egin behar da. Ikastaroa egin ondoren, asistentzia konfirmatu eta eskatutako agiriak jasotzerakoan, fidantza itzuliko da.
Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

UDALAK

Honako udal hauek jakinarazi digute beraien herritarrei diru-laguntzak ematen dizkietela. Litekeena da beste batzuek ere ematea eta guri ez jakinaraztea, galdetu zeure udaleko EUSKARA edo KULTURA sailean:

  • AGURAINGO UDALA
  • AMURRIOKO UDALA
  • ANDOAINGO UDALA
  • ANOETAKO UDALA
  • ANTSOAINGO UDALA
  • ARAMAIOKO UDALA
  • AZKOITIKO UDALA
  • BASAURIKO UDALA
  • BERGARAKO UDALA
  • BERMEOKO UDALA
  • BILBOKO UDALA
  • BORTZIRIETAKO MANKOMUNITATEA (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka)
  • BURLATAKO UDALA
  • DEBAKO UDALA
  • EIBARKO UDALA
  • ELGETAKO UDALA
  • ELGOIBARKO UDALA
  • ERANDIOKO UDALA
  • ERRENTERIAKO UDALA
  • ETXEBARRIKO UDALA
  • GASTEIZKO UDALA
  • GERNIKA-LUMOKO UDALA
  • GETARIAKO UDALA
  • GETXOKO UDALA
  • GORLIZKO UDALA
  • HERNANIKO UDALA
  • HONDARRIBIAKO UDALA
  • IRUNGO UDALA
  • LEGAZPIKO UDALA
  • LEKEITIOKO UDALA
  • MALERREKAKO MANKOMUNITATEA (Beintza-Labaien, Bertizarana (Legasa, Narbarte eta Oieregi), Donamaria-Gaztelu, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oitz, Saldias, Sunbilla, Urrotz eta Zubieta)
  • MENDAROKO UDALA
  • OIARTZUNGO UDALA
  • ONDARROAKO UDALA
  • OÑATIKO UDALA
  • ORDIZIAKO UDALA
  • PASAIAKO UDALA
  • SORALUZEKO UDALA
  • USURBILGO UDALA
  • VILLABONAKO UDALA
  • ZARAUZKO UDALA
  • ZESTOAKO UDALA
  • ZUMARRAGAKO UDALA