Egoitzak
EIBAR
UEUren ikastetxe nagusia
Markeskoa Jauretxea
Otaola hiribidea 1 - 20600 Eibar
943 82 14 26
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
ORDUTEGIA:
- Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
- Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.
Iristeko argibideak:
- Ezaugarriak: XVI. Mendeko dorretxea da, harrizko eraikuntza, horiz margotuta. Gasolindegiaren parean dagoen atea da sarrera nagusia. Alboan, Ertzantzaren komisaldegia da eta parean, pixka bat aurrerago, Armeria Eskola.
- Nola iritsi:
- Autoz: autopistatik etorrita Ermuko irteera hartu eta Eibarko norabidea jarraitu. Kilometro pare batean industriagunea igaro, eta herrian sartu aurretik, eskuinean, Eroski dago. Bertako aparkalekuan utzi daiteke autoa. Aparkalekutik erdigunerako norabidea hartu eta gasolindegiaren parean dago eraikina (horiz margotuta).
- Autobus edo trenez: geltokitik udaletxearen plazara joan, udaletxearen eraikina aurrean izanda, ezkerretara aldapan gora egiten duen kalea hartu (Isasi kalea). Aldapa guztia igo (5 min.), Armagintza eskola eskuinean utzi, eta parean dago Markeskoa jauretxea (gasolindegi parean dagoen eraikin horia).

BAIONA
Baionako Apez Etxea (Maison Diocésaine)
10, Jean Darrigrand etorbidea - 64115 Baiona
ORDUTEGIA:
- Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
- Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.
Argibideak:
- IUT-en unibertsitatea campusaren inguruan dago kokatua.
- Nola iritsi:
- Autoz: Lapurdin sartu A63tik. Segi A63/E05/E70/E80, norabidea Donibane Lohitzune. Jarraitu Biarritz, Baiona, Bordeaux norantzan. Bi ordainleku pasatu: Biriatukoa eta ondoren Biarritzekoa. 5. irteeran atera, segi N263an "Baiona, Angelu, Kanbo, Donibane Garazi" norantzan. Errotondan ezkeraldera joan eta Aritxague etorbidea (boulevard) hartu. Jarraitu etorbidean, beste errotonda batera iritsi eta segi zuzen. Beyris errotondan (autopistatik atera zarenetik hirugarrena) hartu eskuinera, sartu Jean Darrigrand etorbidea. Segi goruntz 10.a iritsi arte, zure ezker aldean den Apez Etxea-Maison Diocesainean sartu.
- Trenez: Tren geltokitik abiatuz 5.a hartu herriko etxeraino. Han, aldatu 7.a hartzeko, Darrigrand-era iritsi arte. Hiriko autobusen web gunea Web gunea frantsesez da baina errexa da: LE réseau menua autatu eta lehenengo proposamena beriz autatu (les horaires et plans des lignes) Liña guztien mapak (orokorra eta partikularrak) agertzen dira ordutegiarekin.
- Autobusez: PESAren autobusak Place des Basques delakoan gelditzen dira. Errekarantz joan eta hartu Avenue Leon Bonnat kalea udaletxe aldera. Udaletxean hiriko autobusen geldi une ezbedinak dira, 7. linea hartu "Darrigrand" norabideruntz eta izen bereko geldiunean utzi autobusa. Hortik 200 metrora segi norabi dberdinean eta eskuin aldean den Apez Etxea - Maison Diocesainean sartu.
- Mapa:

IRUÑEA
Hizkuntza eskola Ofiziala
Compañia kalea 6
31001 Iruñea
948 20 63 43
http://www.pnte.cfnavarra.es/eoip/
ORDUTEGIA:
- Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
- Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.
Argibideak:
- Ezaugarriak: Iruñeko alde zaharrean kokatua dago, Katedralaren inguruan. Compañia kaletik dauka sarrera eta Caldereria kaletik eskailerak igota ere iritsi daiteke. Gaztelu enparantzatik 5 minutura kokatua dago, iruindarren artean oso ezaguna da.
- Nola iritsi:
- Autoz:
- Autopistatik etorrita: 97. irteera (Iruñea, Berriozar) hartu - N240/PA-34 errepidean jarraitu Pamplona Norte eta Francia norabidean. Biribilgunean 3. irteera hartu - NA-30 errepidea Norte/Francia norabidean. Hurrengo biribilgunean 1. irteera hartu - Gipuzkoa etorbidea jarraituz Iruñean sartu.
- Aparkatzeko lekua: parte zaharrean bertan oso zaila da, beraz Iruñeko kanpokaldean uztea komeni da. Iruñera igotzen hasi aurretik, Errotxapea zubiaren beste aldean Errotazar plaza dago, bertan utzi daitezke kotxeak eta gero oinez igo Santo Domingo kaletik. - Autobusez:
- Autobus geltokitik hartu Sarasate pasealekurantz. Pasealekua igaro eta sartu Gazteluko plazan. Plaza zeharkatu eta Chapitela kalea hartu. Curia kalean eskubitara hartu, jarraitu kaletik eta Caldereria kalea pasatuta, gora jarraitu, eskubitara Compañia kalea agertuko da. - Trenez:
Tren geltokitik autobusa hartu behar da zentrura iristeko. 9. Lineak Sarasate pasealekuan utziko zaitu. Ondoren oinez jarraitu behar da. Pasealekua igaro eta sartu Gazteluko plazan. Plaza zeharkatu eta Chapitela kalea hartu. Curia kalean eskubitara hartu, jarraitu kaletik eta Caldereria kalea pasatuta, gora jarraitu, eskubitara Compañia kalea agertuko da.
- Autoz:


