• PDF fitxategia

Ikasmaterialak eta zuzentze-lanak ikastaroa BETETA

Eibarren uztailaren 9tik 11ra ematekoa den Ikasmaterialak eta zuzentze-lana ikastaroa BETE egin da.

UEUren Udako Ikastaroen historian betetze azkarrena izan da, goizeko 11etarako jadanik 20 izen emate izan ditugu eta hori da ikastaroan onartuko den kopuru maximoa.

Hasieran, udazkenean errepikatzeko aukera zegoela adierazi bagenuen ere, irakasleen agenda kontuak direla-eta, ezinezkoa izango da udazkenean errepikatzea.

Beraz, uztailean bertan, bi talde egitea erabaki da, jasotako eskaerari erantzun ahal izateko. Hala ere, gehienez 30 pertsonako bi talde egingo dira.

Mila esker zuen interesagatik!