• Inprimatu
  • PDF

OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura. (Informatika)

Data: 2008-07-02 -- 2008-07-03

Tokia: Eibar

Ordutegia: 9.00-14.00

Ordu kopurua: 10

Gehienezko ikasle kopurua: 15

Ikastaroaren prezioa: 72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da.

Helburuak

  • Informazio geografikoaren munduan, datuen eta beraien jabetzaren garrantzia ulertzea.
  • Auzolanean informazio geografikoko datu-base bat sortu eta aberasten ikastea, GPS bateko datuak hartzen ditugunetik paperezko mapa lortu arte.
  • Euskal Herriko mapa libre osatuena sortzeko bidean hastea.

Metodologia

Sarrera teoriko bat izango da, baina ikastaroaren zati gehiena praktikoa izango da, ordenagailu aurrean, baita datuak biltzeko ibilaldi txiki batekin ere.

Nori zuzenduta

Informatikan oinarrizko ezagutzak nahikoak dira ikastaro honetarako. Informazio geografikoan interesa izan dezakeen edonori, eta bereziki turismo, arkeologia, hizkuntzalaritza (toponimia), edo antzerako informazio geografikoarekin lan egiten duen edonori.

Egitaraua

Uztailaren 2a, asteazkena

9.00-10.00

Harrera eta saio teorikoa: datu geografikoen garrantzia, erabilerak, mapen jabetza-auziak, OpenStreetMap proiektua.


10.00-14.00

Datu-sorkuntzaren prozesuaren praktika: JOSM aplikazioarekin ikastaro praktikoa. Informazio nola erauzi eta gure interesetara moldatu.


Uztailaren 3a, osteguna

9.00-14.00

Mapping Party-a. Datuak biltzeko irteera (60-90 minutu inguru), datuak prozesatzea eta kargatzea.

Antolatzaileak

UEUko informatika saila.

Irakaslea: GARIKOITZ ARAOLAZA, ingeniari teknikoa eta Tagzania enpresako teknikaburua.

< Atzera