Kamishibai euskaraz. (Pedagogia - Ipuin-kontalaritza)
Data: 2008-06-30 -- 2008-07-01
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-14.00
Ordu kopurua: 10
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Kamishibai ipuinak kontatzeko teknika bat da, Japonian sortua. Etimologikoki kami hitzak papera esan nahi du; kamishibai hitzak paperezko antzerkigintza. Narratzaileak paper zurruneko orrien laguntzarekin egiten du lan.
Helburuak
1. Kamishibai zer den, nondik datorren, eta zertarako erabili azaltzea.
2. Euskaraz dauden kamishibai batzuk ikustea.
3. Kamishibai erabiltzen ikastea.
4. Kamishibai bat sortzeko teknika zenbait ikastea.
Metodologia
Azalpen laburrak eta ipuinak tartekatuko dira.
Nori zuzenduta
Irakasle, ikasle, ipuin kontalari, liburuzain eta ipuinzaleei.
Egitaraua
Antolatzaileak
JOSU JIMENEZ MAIA, ingeles irakaslea; egun, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) aholkularia.

