• Inprimatu
  • PDF

18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? (Soziologia)

Data: 2008-06-30 -- 2008-07-04

Tokia: Eibar

Ordutegia: 9.00-14.00

Ordu kopurua: 25

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

18/98 sumarioa delako prozedura judizialak sekulako ezinegon eta traumak sortu ditu euskalgintzan eta euskal gizarte-mugimenduetan aritzen diren pertsona anitzen artean. UEUn bertan eztabaida sakona egon da horri buruz. Espainiako Entzutegi Nazionalak gidatutako prozedura eta ebatzitako sententziak kartzelan edota baldintzapeko askatasunean utzi ditu hainbat intelektual eta aktibista, betiere euren jardunak, kolektiboak zein pertsonalak, ETAren estrategian txertaturik zeudela argudiatuta. Pertsona eta ibilbide ezagunei elkartasuna adierazteaz gain, batez ere, auzi honek geroan zer ekarriko duen aztertzea da ikastaro honen helburua: euskal kultura bultzatzea delitua ote? Euskal gizartea aldarazi nahi duten mugimenduek zer nolako ekintza-esparrua edukiko dute? Nola gara daiteke disidentzia politikoa marko legal honetan? Kriminalizazioa orohartzailea al da gaur egun? Benetan gizarte-mugimenduak horren kontrolagarriak eta manipulagarriak al dira? Orain zer? Erantzun zaileko galderak, proposamen kolektiboak eskatzen dituztenak.

Helburuak

Horren erantzun zaileko galdera horiei eusteko proposamen kolektiboak aztertu nahi dira ikastaro honetan, orain hilabete gutxi sekulako eztabaida erakarri zuen ataka honi zenbait aterabide teoriko zein praktiko eskaini nahi zaizkio, ikastaroan parte hartuko duten guztien artean arakatu beharrekoak.

Metodologia

Gaia sakonean ezagutu duten zenbait adituk testuinguru teoriko eta historikoa eratuko dute, gero metodologia parte-hartzailearen bidez zenbait ondoriotara iristen saiatzeko. Gizarte-mugimenduetako aktibistek ere hitza edukiko dute ezbaiotan.

Nori zuzenduta

Euskalgintzan eta gizarte-mugimenduetan aritzen den jendeari.
Gizarte-mugimenduak, euskal kultura, eskubide zibilak, zuzenbide publikoaren garapena, kultura politikoak, eta antzeko gaien ikertzaileei.

Egitaraua

Ekainaren 30a, astelehena

Aurkezpena

9.00-14.00

18/98 Lan Taldeak: Hasierako hitzaldia.

Parte Hartuz: Parte-hartzerako eta kurtsoaren nondik norakoak finkatzeko dinamika.

 

Uztailaren 1a, asteartea

Demokraziaren kalitatea

9.00-14.00

Gaiaren inguruko ponentzia orokorra eta gero mahai-ingurua.


Uztailaren 2a, asteazkena

Euskal mugimenduen gizartea eta 18/98 sumarioan egiten den irakurketa.

9.00-14.00

Rafa Sainz de Rozas, Imanol Zubero eta Xabier Aierdi: Epaiketaren peritajeetan egindako lanaren azalpena.

 

Uztailaren 3a, osteguna

Desobedientzia eta disidentziaren jarduna 18/98 epaiak markatutako joko-zelaian

9.00-14.00

Gaiaren inguruko ponentzia

Zenbait gizarte-mugimendu: Mahai-ingurua

 

Uztailaren 4a, ostirala

Orain zer?

9.00-14.00

Mario Zubiaga: gaiaren inguruko ponentzia orokorra.

Ixteko eztabaida dinamika

Antolatzaileak

EUko Soziologia saila.

Arduraduna: JOSU LARRINAGA, soziologoa, EHUko irakaslea eta UEUko Soziologia sailburua.

< Atzera