• Inprimatu
  • PDF

Ikasmaterialak eta zuzentze-lana. (Hizkuntzalaritza)

Data: 2008-07-09 -- 2008-07-11

Tokia: Eibar

Ordutegia: 9.00-13.30 / 15.30-17.30

Ordu kopurua: 21

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

OHARRA: matrikulazioa itxita. Ikusi argibideak hemen

 

Euskarazko irakaskuntzan sarri ikasmaterialak sortu edo egokitu behar izaten dira. Zeregin konplexua da; izan ere, sorkuntza-lanez gain, itzultzera ere jo behar izaten da askotan, eta, ondorioz, zalantzazko testuak edo gabeziaz jositakoak sortzen dira. Eskoletan erabiltzen diren materialak hobetzeko tresnak eskaintzea da gure proposamena, eta, bide batez, ikasmaterialak sortzen egiten diren ahaleginei etekin handiagoa ateratzea.

Helburuak

Ikasmaterialetako testuak zuzenak, egokiak eta komunikatiboak izan daitezen zenbait baliabide eskaintzea, hala nola testuak zuzentzeko gomendioak eta irizpide nagusiak; informatika-tresna lagungarri batzuk; lexikoaren alorreko azalpen argigarriak; estilistikari eta puntuazioari buruzko arazoetarako konponbideak, eta, orobat, EIMAren estilo-libururako atondutako zenbait lanen berri ematea.

Metodologia

Azalpen luzeetan galdu gabe, adibideen bidez landuko dira edukiak. Adibideok, errealak eta askotarikoak izango dira.

Nori zuzenduta

DBHko, Batxilergoko, LHko eta unibertsitateko irakasleei, eta, oro har, testugintzan diharduen edonori (zuzentzaileei, itzultzaileei, erredaktoreei).

Egitaraua

Uztailaren 9a, asteazkena

09:00-11:00
Ikasmaterialen zuzentzailearen lana. (Iñigo Roque, EHUko zuzentzailea)
* prosa didaktikoa (ezaugarriak)
* oinarrizko gomendio batzuk
* testu motak (egilearen eta erabileraren arabera)
* zuzenketa motak (prebentziozkoa, pragmatikoa, didaktikoa eta prestakuntzazkoa)
* zuzenketa mailak
* zuzentze-lanerako irizpideak
* egilearekiko edo itzultzailearekiko harremanak
* zuzentzaile teknikoa eta hizkuntza-zuzentzailea

11:30-13:30
Zuzentze-lanerako informatika-tresnak (Ander Altuna, UEUko zuzentzailea)
* hiztegiak, corpusak, liburu digitalak
* informatika-programak (Euskalbar, Xuxen, Wordeko tresnak...)
* kontsultaguneak (Jagonet, Ehulku, HAEE-IVAP...)
* zuzenketen datu-baseak (Ehulku...)

15:30-17:30
Marratxoaren erabilera: marrafiliak eta marrafobiak. (Alfontso Mujika, Elhuyarreko zuzentzailea)
* hitz elkartuen idazkera: noiz bai, noiz ez eta zergatik
* Hezkuntza Sailaren Ortotipografia laneko proposamena: arazoak
* marratxoari dagokionez Hiztegi Batuan ageri diren kontraesanak
* Zuzentzailea Hiztegi Batuaren aurrean
* markak: Heg./Ipar.; h.; g. er.; terminologia-arazoak; interpretazioa...

Uztailaren 10a, osteguna

9:00-11:00
Estilistikaz (I) (Patxi Petrirena, Elhuyarreko itzultzailea)
* komunikagarritasuna (koherentzia eta kohesioa), irakurgarritasuna eta hizkera argia
* ideiak antolatzeko erak: testua, paragrafoak (antolatzaileak...), esaldiak (hitz-ordena)...
* joskera-arazo batzuk

11:30-13:30
Sinboloen erabilera (Jose Ramon Etxebarria, EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea)

15:30-17:30
Puntuazioari buruzko argi-ilunak (Iñigo Roque, EHUko zuzentzailea)
* uste okerrak eta zuzenak
* euskarazko ereduak (laburpena)
* puntuazioaren zertarakoak
* ikurren hierarkia

Uztailaren 11a, ostirala

09:00-11:00
Letra larriak eta xeheak (Alfontso Mujika, Elhuyarreko zuzentzailea)

11:30-13:30
Estilistikaz (eta II) (Ander Altuna, UEUko zuzentzailea)
* erdararen interferentzia: kalkoak (agerikoa eta ezkutukoak)
* prosa herrena: erregistroa, solezismoak

Antolatzaileak

ANDER ALTUNA, UEUko zuzentzailea eta IÑIGO ROQUE, EHUko zuzentzailea.

< Atzera