• Inprimatu
  • PDF

Energia, industria kimikoa eta bitxikeriak. (Kimika)

Data: 2008-07-07 -- 2008-07-11

Tokia: Eibar

Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00

Ordu kopurua: 40

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).

 

Astebeteko programa honetan Energiaren eta Industria Kimikoaren adibide eta bitxikeria batzuk ikusi, aztertu eta denon artean eztabaidatuko ditugu. Kimika sailak antolatutako ikastaro honetan energiari arreta berezia eskainiko zaio, hainbat gai jorratuz eta hainbat hizlarik parte hartuz: energia urriko mundu batean kokatuta gaudenez, Industria batzuek, hala nola Durangoko paper-fabrikak edo Lemoako zementu-fabrikak dituzten instalazioak eta kontsumo energetikoa ezagutzeko bisitaldiak antolatu dira. Eta halaber Oiz mendian energia sortzeko dauden haize-errotak eta beren ekoizpena. Erregai fosilak agortzear dauden garai honetan hidrogeno-ekonomiari buruz hitz egiten ari da eta auto bat mugiaraziko dugu hidrogenoarekin.
Euskal Herriko eguratsean gero eta partikula solido gehiago omen daude, aerosolak deituak. Horiek ari dira gaur egun aztertzen eta horren berri ere izango dugu.
Aurten munduan Uraren Urtea ospatzen ari da. Gure Euskal Herriak berde eta bustia izaten jarraituko du ala etorkizunean ur eskasia izango dugu?
Horiekin batera bitxikeria batzuk aditzera emango ditugu: kimikoki nola jakin daiteke ea drogarik hartu den? zertan datza ur-botilaren esperimentu ikusgarria?
Azken saioan, Kimika sailak neguan zehar antolatu nahi dituen ikastaroen berri emango dugu eta horretan izango dugun irakasleriaren premiaz hausnartuko da.

Helburuak

Ikastaro honetan hainbat kontzeptu eta azalpen teoriko gure eguneroko zereginetan txertatu nahi ditugu ikasgelatik industria kimikora joan eta etorriak eginez. Ez dugu kimikako beste ikastaro bat gehiago izatea nahi, baizik eta energia, garapen jasangarria, ingurumena, kutsadura eta kimikak dituen bitxikeriak eta aplikazioak landuz gozatzeko eta dastatzeko aukera bat izatea.

Metodologia

Helduen heziketa elkarrizketaren bidezko metodologian oinarrituta egongo da, harreman interaktiboa bultzatuz, ohiko rolak gaindituz. Bisitak, irteerak, eztabaidak, laborategiko praktika eta hitzaldiak ikuspuntu monokromatikotik landu bainoago, polikromia bilatu nahi dugu.

Nori zuzenduta

Entzuleria zabal bati begira diseinaturiko ikastaroa da, era erraz eta dibertigarri batean parte hartu nahi duen edonori zuzenduta.

Egitaraua

Uztailaren 7a, astelehena

9.00-13.00
Ikastaroaren aurkezpena , Fernando Mijangos-ek, 30 minutu. Horren ostean Energia urriko mundu baterako gida, Gorka Bueno-k. Honekin batera energia fotovoltaikoa unibertsitatean. Etorkizuna.

15.00-17.00
Drogen kontrako analisiak eta frogak, Koldo Callado-k. Saio teoriko-esperimentala.

Uztailaren 8a asteartea

9.00-13.00
Zementuaren ekoizpena eta irteera Lemoara. Ainara Fernandez-ek. Bisita eta eztabaida.

15.00-17.00
Botila urdinaren esperimentua, Fernando Mijangos-ek. Saio praktiko ikusgarria.

Uztailaren 9a asteazkena

9.00-13.00
Hidrogeno-ekonomia eta hidrogenoarekin funtzionatzen duen autoa (demostrazioa), Jose Luis Ayastuy-k. Saio teoriko-praktikoa

15.00-17.00
Uraren Urte Mundiala. Josu Sanz-ek koordinatua. Diziplina arteko saioa.

Uztailaren 10a, osteguna

9.00-13.00
Zer den papera, nola ekoizten den eta irteera. Asier Aranzabal-ek. Bisita eta eztabaida.

15.00-17.00
Partikula solidoak Euskal Herriko atmosferan. Ainhoa Inza-k. Saio dibulgatiboa.

Uztailaren 11a, ostirala

9.00-13.00
Energia eolikoa eta irteera Oiz mendira. Bisita eta eztabaia.(Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Alaitz Atutxa-k)

15.00-17.00
Ikastaroaren balorazioa, eta neguan zehar Kimika sailak dituen ikastaroetarako irakasle posibleen fitxajeak.

Antolatzaileak

FERNANDO MIJANGOS UGARTE, UEUko Kimika sailburua. Kimikan doktorea, 32 urteko esperientzia irakaskuntzan. Ikerkuntzan hainbat artikulu.

< Atzera