Bakarrizketarako gidoi-tailerra. (Antzerkilaritza)
Data: 2008-07-14 -- 2008-07-18
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-12.00 / 14.00-16.00
Ordu kopurua: 35
Gehienezko ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Genero berri bat heldu da Estatu Batuetatik eta arin zabaldu da gure artean, telebistaren bitartez batik bat. Jakina da Europako antzerkigintzan bakarrizketak tradizio handia izan duela, baina guk tradizio anglosaxoiko bakarrizketa, berria guretzako, landuko dugu ikastaroan.
Helburuak
Bakarrizketak prestatzeko idazketa-tresnak jasotzea.
Metodologia
Goizean idazketa-saio teoriko-praktikoak eta arratsaldean, idatzitakoa taldearen aurrean esateko aukera.
Nori zuzenduta
Interesatuta dagokeen edonori.
Egitaraua
Uztailaren 14a, astelehena
09:00-12:00
- Ikastaroaren aurkezpena.
- Taldearen ezagutza.
- Bakarrizketaren lehen urratsak.
14:00-16:00
- Bakarrizketa Bakarrizketa-ereduak, Bideoak ikusi.
Uztailaren 15a, asteartea
09:00-12:00
- Bakarrizketaren ezaugarriak aztertu eta saio pertsonala.
14:00-16:00
- Goizeko lanaren azterketa.
Uztailaren 16a, asteazkena
09:00-12:00
- Talde Talde-lana. Tailerra.
14:00-16:00
- Aukeratutako bakarrizketak taularatzea.
Uztailaren 17a, osteguna
09:00-12:00 eta 14:00-16:00
- Egindako lanaren balorazioa eta ikastaroaren bukaerarako bakarrizketa prestatzea, bakarka zein talde-lanean. Ikaslearentzat erosoagoa den moduan.
Uztailaren 18a, ostirala
09:00-12:00
- Egindako lanaren aurkezpena, taldean. Eta ikastaroaren balorazioa.
14:00-16:00
- Aukeratutako bakarrizketak taularatzea, ikusle izan nahi duen ororentzat.
Antolatzaileak
JON IÑAKI LASA ZABALA. Informazio Zientzietan lizentziaduna, idazlea, kazetaria eta irakaslea.

