Gorputzetik hitzetara: izan eta esan. (Gorputz-adierazpena)
Data: 2008-07-14 -- 2008-07-16
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-13.00 / 16.00-18.00
Ordu kopurua: 27
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Gorputzaren eta hitzen arteko harremana aztertuko dugu. Gorputz-kontzientzia landuko dugu norberaren sormena jorratzeko. Gorputza eta unea dira gure abiapuntua. Bat-batekotasuna eta jolasa erabiliko ditugu sormen-adierazpenak lantzeko.
Tailer honek norberaren izatearen eta adierazpenaren bilgune izan nahi du, norberaren sormenaren hazia.
Epairik gabeko idazkera landuko dugu.
Hitza protagonista izango da baina ez antzezle bakarra.
Landuko ditugun gai batzuk:
.Gorputza sorpuntua
.Hitzen berbaroa
.Gorputzaren poetika
.Oroimenaren haria
.Izena duen guztia omen da
.Gorputzaren aztarna
.Hitza sormenean
.Gorputz kontzientziaren bidez gorputzaren metafora sortu
Helburuak
Gorputzetik hitzetara doazen sormen-bideak jorratu nahi ditugu, nork bere buruarengan daukan konfiantza landuz. Emaitza jakin bat bilatu gabe, bat-batekotasunean agertzen den sormen-iturria libre utziz.
Adierazpena eta komunikazioa landu nahi ditugu, gorputza eta hitza erabiliz.
Metodologia
Praktika eta hausnarketa tartekatuko ditugu.
Nori zuzenduta
Sormen-bide berriak aztertu nahi dituen orori.
Egitaraua
Uztailaren 14a, astelehena
9:00-11:00 Gorputza sorpuntua: atentzioa, presentzia
11:30-13:00 Hitzen berbaroa: onomatopeiatik esaldira
16:00-18:00 Adiera-zi: Zer da? Komunikazioaren forma askotarikoak
Uztailaren 15a, asteartea
9:00-11:00 Gorputzaren aztarna: zer dakar gorputzak? Nola dago orain?
11:30-13:00 Lurraldea eta mapa: gorputzean izan, hitzean esan
16:00-18:00 Memoriaren haria iruten: jostorratza hitzak
Uztailaren 16a, asteazkena
9:00-11:00 Gorputzaren poetika: gorputzaren metafora
11:30-13:00 Bat-batekotasuna sormenean: unea, gorputza eta hitza
16:00-18:00 Izena duen guztia omen da
OHARRA
Gorputzetik hitzetara: izan eta esan eta Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu ikastaro bietan matrikulatuta, prezioan deskontua dago, (matrikula mota: E).
Antolatzaileak
IZARO GOROSTIDI BIDAURRAZAGA. EHUko irakaslea. Tatai Kolektiboko kidea.
NAIARA GORROÑO VITERI. Ikus-entzunezko zientziatan lizentziaduna. Gorputz-adierazpenean hezitua. Tatai kolektiboko kidea.

