Prentsa Ipar Euskal Herrian (Soziologia)
Data: 2008-07-17 -- 2008-07-17
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-17.00 (saio bakarra)
Ordu kopurua: 6
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
36€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA.
Ikastaro honen helburua Ipar Euskal Herriko prentsaren egoera zein den agertzea da, jakinik hainbat zatitan banatzen dela, eskualde, tokiko, mugaz gaindiko egunkariez eta bertako astekariez osatzen baita. Jarrera sistematikoa edukitzeko eta alderaketak egin ahal izateko sei irizpide nagusi aukeratu dira : 1) sorrera, 2) ibilbidea, 3) hedapena eta salmentak, 4) erredakzioa, 5) itxura eta mamia eta, azkenik, 6) aurrekontua. Funtsean, lan honek planteatzen duen galdera honakoa da: zein dira Ipar Euskal Herriko prentsak azken urteetan ezagutu dituen eraldaketa nagusiak? Aurreratzen den hipotesiaren arabera: lurralde horretako egunkari eta astekariek mutazio bat ezagutu dute, eskualdeko prentsaren sendotzearekin, tokiko egunkarien berragerpenarekin Le Journal du Pays Basque-ren sorreraren bidez, bertako astekariaren salmentarekin Sud Ouest Taldeak bere kontrola hartu baitu, eta mugaz gaindiko egunkarien desagerpen eta berragerpenarekin Egin zein Euskaldunon Egunkaria-ren itxieren eta Gara zein Berria-ren sorreren bitartez.
Helburuak
- Komunikabideen aurkezpena egitea.
- Komunikabideen bilakaera azaltzea.
- Komunikabideen inguruko hausnarketa egitea.
Metodologia
Batez ere teorikoa
Nori zuzenduta
Kazetari, komunikazio-arduradun, ikusle-irakurle-entzuleei
Egitaraua
Antolatzaileak
EGUZKI URTEAGA, Euskal Herriko Unibertsitatean Soziologiako irakaslea eta IKER ikerketa-zentroko ikertzailea da. Bordele II Victor Segalen Unibertsitateko Soziologian doktorea eta Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitateko Historian lizentziaduna da, Geografiako mentzioarekin. Gaur egun, Euskal Ikasketetako Ikerketa Taldearen zuzendaria, Mare eta Martin Pariseko Argitaletxeko kolekzio-zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea da.

