Euskal ikuskera koloreen aurrean. (Talaiatik)
Data: 2008-07-14 -- 2008-07-16
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.00-16.00
Ordu kopurua: 22
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Gertutasuna, betidanikoa... kolorearena ez da izaten arreta berezia merezi duen gaia; hala ere, ez da asko horri buruz dakiguna eta gutxitan ohartzen gara bere dimentsio kulturalaz; are gutxiago Mendebaldeko ikuskera nagusituz geurearen bazterketaz.
Ezagutu dezagun gure ikuskera nolakoa den, gure aurrekoek nola egituratu duten unibertso kromatikoa, zer garrantzia duen, berezko ezaugarriak... sakondu dezagun euskal ikuskeran eta egiazta dezagun gure aurrekoenarekin bat egiten dugun: geuk ere behi, asto, ardi... urdinik ikusten al dugu? lana beltz egiten dugu? (tira, ulertzen dugu gutxienez zer esan nahi duen?) ala izerdi zuria da gurea?; entzuten ditugunak, hitz zuriak baino ez? zer ulertzen dugu 'ipar beltza da gaurkoa' entzuten dugunean? edo 'etxean bi ume gorri ditugu'? edo 'ogia urdinduta gelditu zaigu'? edo 'bazterrak gorrituta daude'? edo 'begi zurikoak horko familiakoak'? edo 'gorrindu egin naiz euskaraz'? edo...
Helburuak
- Koloreen erabileran Mendebaldeko eskemaren nagusitasunaz ohartzea eta gure ikuskeraren ordezkapen-prozesuaz gogoeta egitea.
- Geure koloreak aztertzea eta, alde kromatikoa gaindituz, geure kolore-ikuskeran sakontzea.
- Aurrera begira jarduteko proposamenak diseinatzea.
Metodologia
Ikuskera kulturala ardatz hartuta ere, ikuskera pertsonalak garrantzi handikoak dira hemen. Alde teorikoak zentzua emango die norbanakoaren bizipenei eta horietan oinarrituta eratuko dugu ikuskera orokorra. Azalpenak, fitxa-osaketak eta bizipen-ikuskerak uztartuko dira.
Nori zuzenduta
Euskal koloreen unibertsoan sakontzeko eta euskal begiradak nola eratu duen fenomeno hau jakiteko gogoa duen edonori.
Egitaraua
Uztailak 14, astelehena
9.00-11.00:
Aurkezpenak.
Kolorearen inguruko ezagutza mailak.
Hurbilketa fenomenoari.
Alde kulturala.
11.30-13.00
Oinarrizko hirutasuna: zuria.
Adiera kromatikoak eta haragokoak.
15.00-16.30
Oinarrizko hirutasuna: beltza.
Adiera kromatikoak eta haragokoak.
Dualidadeak: hurbilpena.
Uztailak 15, asteartea
9.00-11.00:
Oinarrizko hirutasuna: gorria.
Adiera kromatikoak eta haragokoak.
11.30-13.00
Urdina: kasu esanguratsua.
Hori berantiarra.
Berdea eta maileguzkoak.
15.00-16.30
Kolorea herri euskaldun batean: ikerketa baten emaitzak.
Uztailak 16, asteazkena
9.00-11.00:
Baztertutakoak, ahaztutakoak: geure besteak.
11.30-13.00
Euskal ikuskera ulertzeko gakoak.
15.00-16.30
Oraina eta etorkizuna: analisia eta jarduteko gakoak.
Antolatzaileak
TXEMA PRECIADO SAEZ DE OCARIZ. EHUko irakaslea.

