Immigrazioa eta kulturartekotasuna (Immigrazioa)
Data: 2008-07-21 -- 2008-07-23
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-14.00
Ordu kopurua: 15
Gehienezko ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA.
Immigrazioaren fenomenoak gurean gero eta eragin nabarmenagoa duela ikusita, horren guztiaren inguruan hausnartzea da asmoa.
Baina zehatzago, gai hauek jorratuko dira:
* Immigrazioaren gaur egungo egoeraren hastapenak.
* Migrazioak: arrazoiak, bideak, motak eta ondorioak bai etorkinengan bai harrera-gizartearengan.
* Aurreiritziak eta estereotipoak: zer diren, nola sortu, funtzionatu eta eragiten duten, eta izan ditzaketen ondorioak.
* Kultura, komunikazioa eta gatazkak kultura ezberdinen artean: giza trebetasunak, enpatia, asertibitatea...
* Kultura, kultura-aniztasuna, kultura artekotasuna, integrazioa, asimilazioa kontzeptuak.
* Kultura artekotasuna.
* Kultura arteko bitartekaritza: oinarriak, teoria eta praktika.
Helburuak
* Immigrazioaren fenomenoa ulertu eta haren inguruan hausnartzea.
* Kultura ezberdinetako pertsonen etorreraren aurrean gure jarrerak aztertzea.
* Kultura ezberdinek topo egiteak dakartzan fenomeno edo egoerak argitu eta haien inguruan hausnartzea.
* Harrera-gizarte bezala, etorkinen integrazioa erraz dezaketen lan-tresnak ezagutu eta praktikan jartzea.
* Gurean dauden kulturetara hurbiltzea, ahal bada hainbat kulturetako kideak ikastarora bertaratuz.
Metodologia
Saioetan arlo praktikoak izanen dira: talde-lanak, bideoak, "rol-playing", komunikazio egokia lantzeko teknikak.....
Are gehiago, saio gehienetan, teoria dinamika baten ondotik aterako dugu denon artean.
Nori zuzenduta
Etorkinekin arlo sozialean lanean ari diren profesionalei: hezitzaileei; ludotekari, boluntario aisian dabiltzanei; animatzaile soziokulturalei...
Egitaraua
Uztailaren 21a, astelehena
9.00-9.30
Agurra eta ikastaroaren aurkezpena
9.30-10.00
Taldea ezagutzeko dinamikak
10.00-11.00
Immigrazioaren gaur egungo egoerara hurbilpena. Hainbat datu.
11.00-11.30 Atsedena
11.30-14.00
Immigrazioa. Zer da? Zergatik eta nola ematen da? Zein dira bere ondorioak?
Uztailaren 22a, asteartea
9.00-11.00
Aurreiritziak eta estereotipoak. Gure burua aztertzen...
Zer dira eta nola sortzen dira aurreiritziak?
Ba al dugu aurreiritzirik?
Hala bada, zer egin horren aurrean?
"Mezquitas NO" bideo-emanaldia.
11.00-11.30 - Atsedena
11.30-14.00
Kontzeptuak argizen: kultura, kultura aniztasuna, integrazioa, asimilazioa, akulturazioa, kulturartekotasuna...
Uztailaren 23a, asteazkena
9.00-11.00
Kultura, komunikazioa eta gatazkak kultura ezberdinen aurrean.
Nola aurre egin? Enpatia, asertibitatea... gisako teknikak lantzen
11.00-11.30 - Atsedena
11.30-14.00
Kulturartekotasuna eta kultura arteko bitartekaritza.
Nola gauzatzen dira? Teoria eta praktika. Esperientziak.
Antolatzaileak
BEGO ZESTAU, immigrazio-teknikaria Sakanako Mankomunitatean.

