Kultur ondarearen azterketa teoriko-praktikoa. (Ondarea)
Data: 2008-07-21 -- 2008-07-27
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-13.30 / 15.00-17.00 (Iruñean)
Ordu kopurua: 50
Gehienezko ikasle kopurua: 16
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 688 604 382 telefonora (Irati).
Gure herriaren ondarea kultur eta natur ondasunen multzoa da, gure arbasoengandik heredatu ditugunak, eta gaur egun arteko historia, ohiturak nahiz bizitzeko modua ulertzen eta ezagutzen laguntzen digutenak. Ondarea gizakiak sortutako oroitzapen kolektiboen eta identitatearen oinarria da, kultura, hizkuntza eta bizitzeko modu zehatz batekin identifikatzeko baliagarria dena, iraganetik jasotzen dugun legatua da, unean bertan bizi duguna, eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna.
Herri guztiek ezinbestean ondarea zaindu behar dute; gure betebeharra da ondarea babestea eta gure ondorengoei ahalik eta egoera hoberenean uztea, eurek ondareaz gozatu eta iragana uler dezaten. Ikastaro honetan Euskal Herriko kultur ondarearen ondare materiala ikertuko da: monumentuak, eraikinak (etxeak, jauregiak, gotorlekuak, gurtzeko lekuak, fabrika zaharrak...), eskulturak, aztarnategi arkeologikoak, etab.
Helburuak
Ikastaro honetan, oso modu praktikoan, kultur ondarearen kontzeptuak jaso, ezagutu, gozatu eta dokumentatzen irakatsiko da. Ondoko ondare motak ikertuko dira: ondare arkeologikoa, ondare artistikoa, ondare historikoa, ondare arkitektonikoa, ondare etnografikoa eta ondare industriala. Bestalde, narrazio digitalak sortuko dira teknologia berriak kultur ondarearen dibulgazioarekin tartekatuz.
Metodologia
Ikastaro honen lehen hiru egunetan, Iruñeko kurtsoen baitan ondarea ezagutzeko saio teorikoak gauzatuko dira. Azken lau egunetan, aldiz, Orbaizetan (Aezkoa bailara, Nafarroa) jarduera praktikoa landuko da. Orbaizetan saio teorikoetan landutako kontzeptuetatik abiatuta, bertako ondarea katalogatu eta dokumentatuko da; gerora ahalik eta gehien zabal dadin.
Nori zuzenduta
Kultur ondarearekin zerikusia duten gaietan ikasle, profesional edo zaletasuna duen orori.
Egitaraua
Uztailaren 21etik 23ra: arlo teorikoa Iruñean.
Uztailaren 21a, astelehena
Historiaurrea
9:00-11:00 Joseba Ríos, paleolitikoa (Eusko Ikaskuntza, Harpea K.E.)
11:30-13:30 Sonia San José, harrespilak (Aranzadi Z.E.)
14:30-16:30 Lorea Fernández (EHU, Berril@b) , Narrazio digitalak, metodologia eta aukerak
Uztailaren 22a, asteartea
Historia
9:00-11:00 Joseba Asiron, Nafarroako Erresumako Gazteluak (Jaiki)
11:30-13:30 Juan Angel Larrañaga, Baserriak (EHU)
14:30-16:30 Juanjo Usabiaga, Erdi Aroko artea (EHU)
Uztailaren 23a, asteazkena
Aro modernoa eta garaikidea
9:00-11:00 XX; Burdinaren metalurgia
11:30-13:30 Mikel Errazkin; Oroimenaren lekuak (Aranzadi, UEU)
14:30-16:30 Oihane Arruarte eta Imanol Manterola; XX. mendeko arkitektura (Aranzadi, UEU)
Uztailaren 24tik 27ra: arlo praktikoa Orbaizetan.
Orbaizetako ondarearen inbentarioa.
Uztailak 24-27, Orbaizetako Arma Ola kokatzen den Larraun bailarako ondare materialaren azterketa, inbentarioa eta datuen prozesaketa. Javier Buces, Juantxo Agirre eta Mikel Errazkin (Aranzadi Z.E, UEU)
OHARRA
Uztailaren 24tik 27ra bitartean, ikasleen ostatua Orbaizetan egongo da. Bazkaria Orbaizetako Udalak eskainiko du. Ikasleek bertan gelditzea erabakiko balute, ostatua, afaria eta gosaria ordaindu beharko lukete: 37 €/eguna (bertan ordaintzekoa).
Antolatzaileak
Arduraduna: MIKEL ERRAZKIN, Aranzadiko ikerlea eta UEUko kidea.

