Emakumeak eta etorkinak. (Emakumea - Immigrazioa)
Data: 2008-07-08 -- 2008-07-09
Tokia: Eibar
Ordutegia: 9.00-14.00 / 16.00-18.00
Ordu kopurua: 18
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa:
72€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 943 82 14 26 telefonora (Irati).
Gero eta etorkin gehiago ikusten ditugu egunero gure inguruan eta gero eta harreman gehiago ditugu haiekin. Lehen ezohikoa zena, gaur egun guztiz ohikoa bihurtu da. Helburua da gure gizartean generoaren ikuspuntutik etorkina izateak dituen ondorioez hausnartzea, haien errealitatea hurbilagotik ezagutu eta ulertu ahal izateko; bereziki, zein den emakume etorkinen errealitatea. Sexuen arteko desberdintasunak azalduko ditugu eta horien zergatia aztertuko dugu, horrek gure eguneroko bizitza edo lana erraztuko digu, martxan jartzen ditugun jokabide eta estrategiak egokiagoak izango direlako.
Helburuak
Etorkinekin esku hartzen ari diren profesionalei generoak migrazio-prozesu batean duen eraginaren eta migrazioak sexu rolen aldaketan duen garrantziaren berri emango die tailer honek. Aldaketa horiek emakumearengan duten eragina maila psiko-sozialean aztertuko da, esku-hartzea planifikatzerakoan eta estrategiak diseinatzerakoan kontuan izateko.
Metodologia
Teoriko-praktikoa.
Nori zuzenduta
Tailer hau etorkinekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako boluntarioei, langileei, hezitzaileei, ikasleei...).
Egitaraua
Uztailaren 8a, asteartea
9.00-9.30
Aurkezpena
9.30-11.00
Marko teorikoa:
- "Etorkin" kontzeptua
- Euskal Herriko errealitatean etorkinak. Datu ezberdinak, sexuaren arabera.
- Immigrazio prozesuaren eraginak Euskal Herriko eremu ezberdinetan, sexuaren arabera.
11.00-11.30 - atsedenaldia
11.30-13.00
Migrazio proiektuak.
- Zergatik etortzen dira etorkinak hona?
13.00-14.00
Immigrazio legearen azterketa genero perspektibatik
14.00-16.00 - bazkaltzeko tartea
16.00-18.00
Emakumeen migrazioak beraien inguruan duen eragina
- Familia transnazionalak
Uztailaren 9a, asteazkena
9.00-11.00
Migrazioak emakume hauetan duen eragina
- Kultura-talka
- Migrazioak sexu rolen aldaketan duen eragina
11.00-11.30 - atsedenaldia
11.30-14.00
Emakume etorkinen errealitatea
14.00-16.00 - bazkaltzeko tartea
16.00-18.00
Nola eskuhartu emakume etorkinekin?
- Programa psikosozialak
- Programa sozioedukatiboak
Antolatzaileak
ELI MORENO CARRILLO, psikologian lizentziatua, familia-bitartekaria eta sexologoa.
EIDER GOIBURU MORENO, psikologian lizentziatua eta berdintasun-agentea.

