Egoitzak
1.EIBAR
UEUren ikastetxe nagusia
Markeskoa Jauretxea
Otaola hiribidea 1 - 20600 Eibar
943 82 14 26
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
ORDUTEGIA:
- Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
- Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.
Iristeko argibideak:
- Ezaugarriak: XVI. mendeko dorretxea da, harrizko eraikuntza, horiz margotuta. Alboan Ertzantzaren komisaldegia dago eta parean, pixka bat aurrerago, Armagintza Eskola.
- Nola iritsi:
- Autoz: autopistatik etorrita Ermuko irteera hartu eta Eibarko norabidea jarraitu. Kilometro pare batean industriagunea igaro, eta herrian sartu aurretik, eskuinean, Eroski dago. Eroskiko kanpokaldeko (goiko) aparkalekuan utzi daiteke autoa. Oinez, aparkalekutik erdigunerako norabidea hartu eta 100 metrotara dago eraikina (horiz margotuta).
- Autobus edo trenez: geltokitik udaletxearen plazara joan, udaletxearen eraikina parean izanda, ezkerretara aldapan gora egiten duen kalea hartu (Isasi kalea). Aldapa guztia igo (5 min.), Armagintza Eskola eskuinean utzi, eta parean dago Markeskoa jauretxea (Ertzantzaren alboko eraikin horia).
- Mapa: mapan nabigatzeko egin klik gainean.
VILLABONA
Mintzola Etxea.
Kale Nagusia 70.
20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29
2.BAIONA
Baionako Unibertsitatea (IUT de Bayonne)
Gaztelu Berria
Paul Bert enparantza
64100 BaionaORDUTEGIA:
- Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
- Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.
Argibideak:
- Xehetasunak: Baiona Ttipian kokatua dagoen Gaztelu Berrian dago IUTen egoitza. St. Andre auzoan, izen bereko eleizaren parean, Gazteluaren oinetan Paul Bert eta Arsenal plazak daude.
- Autoz nola iritsi.Aparkatzeko: egoitzaren pareko enparantzan aparkalekuak daude, baina ordainduak dira. Baionako sarreran dagoen doaneko aparkaleku bat gomendatzen dugu, hona argibideak: autopistatik 5.1 irteeran atera (Baiona Iparra). Baiona Zentrua norabidea jarraitu. GLAIN aparkalekuan utzi autoa. Autobus zerbitzua dago (doan) zentrura eramango zaituena. Autobus zerbitzua goizeko 7etatik arratsaldeko 7.30ak arte dago eta 15 minutuero pasatzen da. Baionan Arsenal plazan utziko zaitu, Gaztelu Berriaren oinetan. Eskuratu parkinera iristeko mapatxoa hemen.
- Trenez: tren geltokitik irten eta hartu Baionarako norantza. Igaro Saint Esprit zubia eta egin aurrera hurrengo zubiraino. Ezkerretan dagoen auzoa da Baiona Ttipia. Bigarren zubia igaro aurretik, hartu errekaren bidean dagoen kalea (Quai des Corsaires) eta erreka eskubian daukazula egin aurrera. Bigarren zubian Pannecau karrika hasten da, sartu kale honetatik eta 100 metrotan parean ikusiko duzu Gaztelu Berria.
- Autobusez: PESAko autobusak Place des Basques-en gelditzen dira. Egin errekaruntz eta hartu lehenik Avenue Leon Bonnat eta ondoren Rue de Bernéde, Udaletxerako (Herriko Etxea) norantzan. Igaro zubia eta errekaren bidea egiten duen lehen kalea hartu (Quai des Corsaires). Errekan gora egin eta bigarren zubian Pannecau karrika hasten da, sartu kale honetatik eta 100 metrotan parean ikusiko duzu Gaztelu Berria.
- Mapa: mapan nabigatzeko egin klik gainean
3.IRUÑEA
Hizkuntza eskola Ofiziala
Compañia kalea 6
31001 Iruñea
948 20 63 43
http://www.pnte.cfnavarra.es/eoip/
ORDUTEGIA:
- Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
- Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.
Argibideak:
- Ezaugarriak: Iruñeko alde zaharrean kokatua dago, Katedralaren inguruan. Compañia kaletik dauka sarrera eta Caldereria kaletik eskailerak igota ere iritsi daiteke. Gaztelu enparantzatik 5 minutura kokatua dago, iruindarren artean oso ezaguna da.
- Nola iritsi:
- Autoz:
- Autopistatik etorrita: 97. irteera (Iruñea, Berriozar) hartu - N240/PA-34 errepidean jarraitu Pamplona Norte eta Francia norabidean. Biribilgunean 3. irteera hartu - NA-30 errepidea Norte/Francia norabidean. Hurrengo biribilgunean 1. irteera hartu - Gipuzkoa etorbidea jarraituz Iruñean sartu.
- Aparkatzeko lekua: parte zaharrean bertan oso zaila da, beraz Iruñeko kanpokaldean uztea komeni da. Iruñera igotzen hasi aurretik, Errotxapea zubiaren beste aldean Errotazar plaza dago, bertan utzi daitezke kotxeak eta gero oinez igo Santo Domingo kaletik. - Autobusez:
- Autobus geltokitik hartu Sarasate pasealekurantz. Pasealekua igaro eta sartu Gazteluko plazan. Plaza zeharkatu eta Chapitela kalea hartu. Curia kalean eskubitara hartu, jarraitu kaletik eta Caldereria kalea pasatuta, gora jarraitu, eskubitara Compañia kalea agertuko da. - Trenez:
Tren geltokitik autobusa hartu behar da zentrura iristeko. 9. Lineak Sarasate pasealekuan utziko zaitu. Ondoren oinez jarraitu behar da. Pasealekua igaro eta sartu Gazteluko plazan. Plaza zeharkatu eta Chapitela kalea hartu. Curia kalean eskubitara hartu, jarraitu kaletik eta Caldereria kalea pasatuta, gora jarraitu, eskubitara Compañia kalea agertuko da. - Mapa: mapan nabigatzeko egin klik gainean.
- Autoz:
LEKEITIO
Lekeitioko Ikastola: RESURRECCION Mª AZKUE Ikastola
Atea kalea z.g.
20280 Lekeitio
94 684 09 59


