Diru-laguntzak
1. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Bizkaiko unibertsitate ikasle eta unibertsitate ikasle ohi-langabetuei zuzendutako laguntza da, Bizkaiko Foru Aldundiak eman eta UEUk kudeatzen duena (eskaera UEUn egin behar da).
1.1. Laguntza:
- Matrikularen %100a (muga: 900,00€/pertsona).
- Ostatu gastuen %100a (muga: 16,00€ eguneko eta pertsonako, gehienez 20 egun).
- Mantenu gastuen %100a (muga: 18,00€ eguneko eta pertsonako, gehienez 20 egun).
- Joan etorri gastuen %100a (muga: orotara 40,00€/pertsona).
- Oharra: Eskatzailearen udalerriak dirulaguntza ematen badu, eskatzaileak berak derrigorrez udalaren dirulaguntza eskatu behar du. Udalak matrikula eta bestelako gastuen zenbateko osoa estaltzen ez badu, UEUk bere gain hartuko du estaldu gabe gelditzen den zatia, ikaslearen kontukorrontean transferentzia bat eginez.
1.2. Baldintzak:
- Nori zuzendua:
o Unibertsitate-ikasleak (langabeak zein langileak).
o Unibertsitate-ikasle ohi langabetuak.
- Matrikula ordainduta izatea.
- Bizkaian erroldatua egotea.
- Ikastaroan gutxienezko %80ko asistentzia izatea.
- Eskatutako agiriak aurkeztea, 2009ko uztailaren 31a baino lehen. Eskuratu hemen agirien zerrenda.
1.3. Eskaera:
- 2009ko uztailaren 31a baino lehen, eskatutako agiriak aurkeztuz ondoko helbidera (agiriak posta arruntez, faxez edo e-postaz aurkeztu daitezke): Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera 14-1.C, 48005 Bilbo – Faxa: 94 479 30 39 -
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
1.4.Matrikula eta gainontzeko gastuen itzulketa:
- Agiriak jaso eta eskatutako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren, UEUk itzulketa egingo dio ikasleari, beti ere, 2009ko abuztuaren 7a baino lehen.
1.5. Oharra:
- Galdetu zure udalari UEUren udako ikastaroetan ikasle moduan parte hartzeko laguntza ematen duen. Udalak diru-laguntza ematen badu, eskaitzaileak derrigorrez laguntza hori eskatu beharko du. Kasu horretan, Udalak ikasleari ordaindu ez dion zatia, UEUk osotuko du.
- Diru-laguntza deialdi honek diru-kopuru mugatua dauka (5.000,00€). Eskaerek kopuru hori gaindituz gero, ahalik eta ehunekorik txikienean murriztuko lirateke zenbatekook, eman beharreko laguntzen zenbateko osoa aipaturiko mugari ahalik eta gehien egokitzeko. Murrizpenik balego, laguntza guztiei kenduko zaie ehuneko berbera. Matrikulari dagokion laguntza ez da inoiz murriztuko: 5.000,00€ko muga gaindituko balitz, mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuei dagokien beka/laguntza bakarrik murriztuko litzateke.
Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 -
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
2. DONOSTIAKO EUSKARAREN UDAL PATRONATUA
Donostiarrei zuzendutako laguntza da, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eman eta UEUk kudeatzen duena (eskaera UEUn egin behar da).
2.1. Laguntza:
- Matrikularen %100a.
2.2. Baldintzak:
- Nori zuzendua: Donostiarrei, orokorrean.
- Matrikula ordainduta izatea.
- Donostian erroldatua egotea.
- Ikastaroan %80ko asistentzia ziurtatzea.
- Bestelako laguntzarik ez jasotzea.
- Eskatutako agiriak aurkeztea, 2009ko uztailaren 31a baino lehen. Eskuratu hemen agirien zerrenda.
2.3. Eskaera:
- 2009ko uztailaren 31a baino lehen, eskatutako agiriak aurkeztuz ondoko helbidera (agiriak posta arruntez, faxez edo e-postaz aurkeztu daitezke): Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera 14-1.C, 48005 Bilbo – Faxa: 94 479 30 39 -
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
2.4. Matrikularen itzulketa:
- Agiriak jaso eta eskatutako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren, UEUk itzulketa egingo dio ikasleari, beti ere, 2009ko abuztuaren 7a baino lehen.
3. UDALAK
Honako udal hauek jakinarazi digute beraien herritarrei diru-laguntzak ematen dizkietela. Litekeena da beste batzuek ere ematea eta guri ez jakinaraztea, galdetu zeure udaleko EUSKARA edo KULTURA sailean:
- AGURAINGO UDALA
- AMURRIOKO UDALA
- ANOETAKO UDALA
- ANTSOAINGO UDALA
- ANTZUOLAKO UDALA
- ARAMAKO UDALA
- ARAMAIOKO UDALA
- AZKOITIAKO UDALA
- BERGARAKO UDALA
- BERMEOKO UDALA
- BILBOKO UDALA
- BORTZIRIETAKO MANKOMUNITATEA (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka)
- BURLATAKO UDALA
- DEBAKO UDALA
- EIBARKO UDALA
- ELGETAKO UDALA
- ELGOIBARKO UDALA
- ERANDIOKO UDALA
- ERRENTERIAKO UDALA
- ETXEBARRIAKO UDALA
- GERNIKA-LUMOKO UDALA
- GETXOKO UDALA
- GORLIZKO UDALA
- HERNANIKO UDALA
- HONDARRIBIKO UDALA
- IRUNGO UDALA
- LEGAZPIKO UDALA
- LUZAIDEKO UDALA
- MENDAROKO UDALA
- MENDEXAKO UDALA
- OIARTZUNGO UDALA
- OÑATIKO UDALA
- ORDIZIAKO UDALA
- PASAIAKO UDALA
- SORALUZEKO UDALA
- URDULIZKO UDALA
- URDUÑAKO UDALA
- VILLABONAKO UDALA
- ZARAUZKO UDALA
- ZESTOAKO UDALA
- ZUMARRAGAKO UDALA
OHARRA: UEUk ez ditu udalen diru-laguntzak kudeatzen.


