Hasiera Internet bidezko matrikulazioa itxi egin da.
20tik 24ra bitartean matrikula telefono honetatik egin daiteke:
943 82 14 26


 UEUko denda birtuala
Informazio orokorra    |   Egoitzak    |    Saio osagarriak    |    Diru-laguntzak    |    Gurekin kontaktatu 
Ikastaro saskia  |  Matrikulatu  
 Biarritz -- uztailaren 4tik 8ra
1- Espresio dantza: gorputza askatu eta mugimenduaren inertzia sentitu (Antzerkilaritza,Musika)
2- Kontatzetik mintzatzera: ipuina, hitz egiteko baliabidea (Antzerkilaritza)
3- Europa bakar bat? Zer, nola, norantza? (GAIN)
4- Giza hizkuntzaren natura (Hizkuntzalaritza)
5- Euskal gatazka euskal literaturan (Literatura)
6- Informazio Geografikorako Sistemak (GISak): lehen hurbilketa eta hainbat adibide (Natur zientziak)
7- Gaixoarekin harremanetan tailerra (Osasuna)
8- TEACCH metodologia. Autismoaren trataera ikuspegi inklusibotik (Pedagogia)
9- Berdinen arteko bortxakeria eskoletan: bullying-a (Psikologia)
10- Errepresio politikoak eragindako ondorio psikologikoak (Psikologia)
11- Sorginkeriaren antidotoa (Sexologia)
12- Betiko botika: Euskal Herriko sendabelarrak (Talaiatik)
 Eibar -- uztailaren 11tik 15era
1- Ekonomiaren demokratizazioa: autogestioa aztergai (Ekonomia)
2- Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia (GAINDEGIA)
3- Zientzia eta teknikarako euskara (Hizkuntzalaritza)
4- Euskal musika ikastaroa (Musika,Talaiatik)
5- Emakumeentzako striptease terapeutikoa (Psikologia,Talaiatik)
 Bilaketak
 
Erabili hitz gakoak bilatzen duzun ikastaroa topatzeko
 Udako Ikastaroak 2005 -- Sarrera 
 Zuzendariaren hitzak    HEADING_TITLE  
 33. Udako Ikastaroak 

Atea zabalik daukazu

    Udako Euskal Unibertsitateak hogeita hamahirugarrenez antolatzen ditu udako ikastaldiak. Aurtengo honetan, Miarritze, Iruñea eta Eibarren gainera, etengabeko biziberritzean. Aukera zabala eta askotarikoa UEUko sailek antolatutako ikastaro hauetan, urtean zehar landutako gaiak baitakarzkigute udako egoitzetara, eta zabal-zabalik ditugu ateak zuretzat.

    UEUren udako ikastaldiak unibertsitario euskaldunen bilgune izateaz gainera euskal kulturaren erakusleiho txiki bat ere badira. Hauek antolatzea oraindik ere beharrezko jotzen dugu, beren bitartez, komunitate unibertsitario euskaldunak elkarren berri duelako, elkar ezagutu, lanak, proiektuak, ikerketak partekatu,.... UEUren udako ikastaldiak unibertsitario euskaldunen bilgune eta kohesio-gune dira. Dagoeneko Unibertsitateetako irakasle euskaldun belaunaldi batzuk igaro dira UEUren ikasgeletatik eta, oraindik ere, ikus daitezke belaunaldi berrietako irakasleak gure ikastaroetan, behin eta berriz zeharkatu dituzte gure ateak eta aurtengoan ere zabalik dituzte.

    Unibertsitateko ikasleek, bestelako erreferentzia izan ohi dute UEUko ikastaroetan. Hurbilagoa, irekiagoa, anitza eta alaia. Ikasleek eurek izaten dira UEUko ikastaroen protagonista nagusiak. Ekarpenik interesgarriena, UEUko ikastaroetan bizi ohi den etengabeko berrikuntza eta diziplinartekotasun giroa da. Hezkuntza eta kulturaren hedapena bere gordinean agertzen da gure ikastaro hauetan. Gehienak beren ikasketetan sakontzeko asmoz badoaz ere, hainbat, osatze asmoz, beste jakintzatan murgiltzen zaizkigu. Ez dago hesirik, ez mugarik. Nornahik zernahi egin dezake. Gogoa da eskatzen zaion baldintza bakarra. Gure ikastaroak gazteak dira gazteak direlako gehien hurbiltzen zaizkigunak. Baina, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin ikusi ahal izan ditugu inoiz ikastaroetan, beti gazte. Pozgarria da, zinez, eta horregatik zabaltzen dizkiegu aurten ere ateak.

    UEUren udako ikastaroak Euskal Kulturaren garapen eta hedapenerako beharrezkoak dira. Euskal Kulturak ez du plaza askorik, ez dauka hedapenerako baliabide askorik. UEUren udako ikastaldietan euskal kulturaren berrikuntzak leku berezia izaten du. UEU Euskal Kulturaren berezko plaza dela esan genezake. Eta horrela da, UEU bera Euskal Kulturaren erraietatik sortua izan delako. Ikastaldietako saio osagarrietan UEUk aukera zabala eskaintzen du kulturaren alderdi desberdinetako ekarpenak ikusteko, entzuteko eta gozatzeko. Ate eta leihoak zabaldu eta plazara irteteko asmoa dugu aurtengo udan berriz ere.

    UEU Euskal Herriko gizartearen ekimenek sortua da, Euskal unibertsitatea aldarrikatzeko eta Euskal Unibertsitatea bera errealitatea izan dadin lan egiteko, eta horrexegatik, gizarte osoari irekitako ikastaroak dira UEUk antolatzen dituenak. Aurten, ohi moduan, Euskal Herriko hiriburu zaharrean, Iruñako ateak zabalduko ditugu; baita udako oporralditako Lapurdiko Miarritze xarmangarriarenak ere, eta lehenbizikoz Eibar, langileriaren hirikoak ere zabal-zabalik izango ditugu, jakituria eta ezagutzaren gizartean eskubide osoko pertsonak izan gaitezen.

Bertan topo egingo dugulakoan.

Lore Erriondo Korostola
UEUko Zuzendaria


 Sailak 
Antzerkilaritza GAIN Hizkuntzalaritza Literatura
 
Musika Natur zientziak Osasuna Pedagogia
 
Psikologia Sexologia Talaiatik GAINDEGIA
 
Antropologia Arkitektura Artea Historia
 
Eusko kultur gaiak Filosofia Informatika Kazetaritza
 
Kimika Soziologia Soziolinguistika Yoga
 
Ekonomia Bertsolaritza
 Iruñea -- uztailaren 18tik 22ra
1- Transgeneritatea eta transexualitatea: feminismotik harago? (Antropologia)
2- Gizadia Gaian: Industria Iraultzatik arkekotekturaz bioekohirirantz (Arkitektura)
3- Euskal Herriko zinea: artea eta historia (Artea,Historia)
4- Ahozkotasunaren bidean (Bertsolaritza)
5- Boterearen egiturak gaur egungo Euskal Herrian (Eusko kultur gaiak)
6- Aristotelesen filosofia (Filosofia)
7- Blog-ak: oinarriak, esperientziak eta praktika (Informatika,Kazetaritza)
8- Segurtasun informatikoaren beharraz jabetuz (Informatika)
9- Herri-kazetaritza praktikoa (Kazetaritza)
10- Kimika eta ingurumena (Kimika)
11- Ba al du nekazaritzak dagokion lekua goi-mailako ikasteketan? (Natur zientziak)
12- Arte-prozesuen erabilera tratamendu terapeutikoetan (Psikologia)
13- Grafologia: zelako idazkera halako izaera (Psikologia)
14- Non nago ni? Zenbait teknikaren bidez norberaren ezagutza (Psikologia)
15- Emakumeen gorputza eta erotika (Sexologia)
16- Globalizazioa, migrazioa eta hizkuntzak (Soziolinguistika)
17- Herriaren parte-hartze politikorako mekanismoak: Erreferendumak, herri-kontsultak. Eguneroko parte-hartze esperientziak (Soziologia)
18- Estresari aurre egiten (Yoga)
  2005ko Martxoaren 1ean   Optimizatuta 1024x768 erresoluziorako   Udako Euskal Unibertsitatea -- 2005  

Copyright © 2004 Udako Euskal Unibertsitatea : informatikaria@ueu.org
Udako ikastaroen matrikulazioa 2005