Matrikulazioa
MATRIKULA EGIN
Saskiaren sistema erabiltzen da.
- Intereseko ikastaroaren egitarauan sartu eta bertan dagoen "saskiratu" botoiari eman.
- Ikastaro bat baino gehiagotan matrikulatu nahiz gero, bigarren ikastaroaren egitarauan sartu eta "saskiratu"
- Saskiratzea ondo egin den ikusteko, hasierako orrian "Ikastaro saskia" kontsultatu.
- Matrikula egiteko, "ikastaro saskia" atalean sartu eta "matrikulatu" botoiari eman. Hor matrikula orria irekiko da eta eskatzen diren informazioa sartu.
- Matrikula orria bete ondoren, egitaztagiri bat agertuko da.
EPEA
Maiatzaren 12tik ekainaren 20ra
(ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte matrikulak onartuko dira)
PREZIOAK
| Mota | Orokorra | Ikaslea, langabea edo jubilatua | UEUko kidea |
|---|---|---|---|
| A | 36 € | 30 € | 18 € |
| B | 72 € | 62 € | 36 € |
| C | 146 € | 124 € | 73 € |
| D (sendabelarrak) | 189 € | 161 € | 95 € |
| E (gorputz-adi.) | 130 € | 111 € | 65 € |
DESKONTUAK:
- Ikasle eta langabetuek beraien egoera ziurtatzen duen agiriren bat bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela…).
- Jubilatuak: ikasle eta langabetuei aplikatutako deskontu bera izango dute eta agiriak aurkeztu beharko dituzte.
ORDAINKETA
Matrikula egiterakoan web gunean bertan emango dira matrikula ordaintzeko argibideak, dena dela, hona hemen ere:
Kontu korronteak:
- EUSKADIKO KUTXA - 3035.0019.99.0190700210 (EAE eta Nafarroatik egiteko)
- CRÉDIT MUTUEL - 15999.02277.00050862240.41 (Ipar Euskal Herritik egiteko)
- Txekez ordaindu nahiz gero, hurbildu UEUren Baionako bulegora.
Ordainagirian zehaztu:
- Eibarko ikastaroa bada: UIE eta ikaslearen izen-abizenak.
- Baionako ikastaroa bada: UIB eta ikaslearen izen-abizenak.
- Iruñeko ikastaroa bada: UII eta ikaslearen izen-abizenak.
Ordainagiria bidali (aukeretako bat eginez nahikoa da):
- Posta elektronikoz: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
- Faxez: 94 479 30 39
- Posta arruntez: UEU (Unai del Burgo) - Erribera kalea 14, 1. C - 48005 Bilbo
MATRIKULAREN ONARPENA
- Matrikula ez da onartuko ordainketa egin arte. Ordainagiria eta bestelako paperak (ikasle ziurtagiria, ikasle txartela, jubilatu txartela...) bidaltzea ezinbestekoa da.
- Ordainketa jaso ondoren, matrikula onartuta dagoela gutunez adieraziko da.
ITZULKETAK
- Ikastaroa bertan behera gelditzen bada: ordaindutako osoa itzuliko da.
- Ikasleak bere matrikula bertan behera uzten badu, hau da itzulketetarako irizpidea:
- Ikastaroa hasi baino astebete baino lehen abisatuta: % 100 itzuliko da.
- Ikastaroa hasi baino 3 egun lehenago abisatuta: % 50 itzuliko da.
- Ikastaroa hasi baino 2 egun baino gutxiago edota ikastaroa hasita: ez da matrikularik itzuliko.


