Bitartekaritza familiarraren hastapenak. (Psikologia)
Data: 2008-07-21 -- 2008-07-23
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-14.00 / 16.00-18.00
Ordu kopurua: 23
Gehienezko ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA.
Bitartekaritza gero eta indar handiagoa hartzen ari da gizarteko esparru desberdinetan eta hasiera batean bikoteak banatzean aplikatzen bazen ere, gaur egun, adibidez, gurasoen eta seme-alaben arteko harreman korapilatsuetan, komunitatean sortzen diren gatazketan... ere erabiltzen ari da. Bitartekaritzak tresnatzat eta helburutzat erabiltzen du komunikazioa, horrela gatazka baten aurrean pertsonek dituzten baliabideak bermatzen ditu, beraiek izateko protagonista gatazkaren ebazpenean, komunikazio-trebeziak landuz.
Iikastaro honek bitartekaritza familiarrera hurbiltzen lagunduko die honekin harremanik izan ez duten baina interesa duten Psikologiako eta Zuzenbideko ikasle edota lizentziatuei eta gizarte-langileei. Helburua ikastaro honetatik bitartekaritza familiarraren argazki batekin ateratzea da, gai honetara hurbiltzea, ondoren sakontzeko.
Helburuak
Helburua bitartekaritza familiarrera hurbiltzea da; horretarako helburuak eta aplikazio-eremuak aurkeztuko dira eta prozesuaren etapak landuko dira. Prozesuan zehar erabil daitezkeen zenbait teknikaren berri emango da, bakoitza noiz, nola eta zertarako erabil daitekeen azalduz. Horrez gain, prozesu honen ardura izango duen bitartekariaren ezaugarriez hausnartuko da, ezaugarri horiekin lortu nahi dena azalduz. Azkenik prozesua martxan jartzeko eta aurrera eramateko behar diren tekniketan entrenatuko da.
Metodologia
Metodologia praktiko eta parte-hartzailea izango da, eta dinamika desberdinak erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetatik abiatzea da eta ikastaroan zehar horiek zabaltzea.
Nori zuzenduta
Gai honekin harremanik izan ez duten baina interesa duten Psikologiako, Zuzenbideko eta Gizarte Langintzako ikasle edota lizentziatu eta diplomatuei.
Egitaraua
Uztailaren 21a, astelehena
9.00-9.10 - Aurkezpena
9.10-11.00
Marko teorikoa (teorikoa)
- modeloak
- helburuak
- aplikazio eremuak
11.00-11.30 - Atsedenaldia
11.30-14.00
Komunikazioa (teoriko-praktikoa)
- Axiomak
- Teknikak: erantzun asertiboak
14.00-16.00 - Bazkaltzeko tartea
16.00-17.45
Gatazka eta negoziazioa (teoriko-praktikoa)
17.45-18.00 - Agurra
Uztailaren 22a, asteartea
9.00-11.00
Bitartekaritza prozesua (teoriko-praktikoa)
- faseak eta ezaugarriak
11.00-11.30 - Atsedenaldia
11.30-12.30
Bitartekaria (teorikoa)
12.30-14.00
Familia (teorikoa)
- Bizi zikloa
14.00-16.00 - Bazkaltzeko tartea
16.00-18.00
Genograma (praktikoa)
Uztailaren 23a, asteazkena
9.00-11.00
Teknikak (teoriko-praktikoa)
- entzumen aktiboa
- galderak
- erantzunak
- baieztapenak
- kanporatze prozesua
- laburpena
- historia alternatiboa
11.00-11.30 - Atsedenaldia
11.30-14.00
Bitartekari moduan entrenamendua
Antolatzaileak
ELI MORENO CARRILLO, psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa. Gaur egun aholkulari-lanean dihardu, genero-, indarkeria- eta bitartekaritza-gaiak lantzen.

