Sexuen esanahiak eta esan nahiak. (Sexologia)
Data: 2008-07-21 -- 2008-07-25
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-14.00
Ordu kopurua: 23
Gehienezko ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa:
146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.
Sarrera
MATRIKULA ITXITA.
Gaur egun sexua denon ahotan eta bizipenetan dago, haren bilakaera historikoa eta zentzu garaikidea zeharo lohituta dago. Sexualitatearen inguruan diskurtso ugari egiten ari dira eta kontrajarritako pentsamolde horiek norberaren bizipen erotikoetan islatzen dira. Zer suposatzen du emakume eta gizon izateak XXI. mendean? Zein da sexuen paradigma garaikide berria? Ikastaroan zehar sexualitatearen eta erotikaren esan nahietan murgilduko gara, emakume eta gizonen nortasun askotarikoak ardatz nagusiak izanik.
Helburuak
Sexualitatearen zenbait alderditara hurbiltzea, giro egokia osatzea norberaren irrikak aztertzeko, gizon eta emakumeen arteko berezitasunak eta berdintasunak jorratzea, norberaren baliabideak zeintzuk diren deskubritzea, gorputza komunikaziorako funtsezko baliabidea gisa ikertzea eta era aberasgarrian ulertzeko gakoak eskuratzea.
Metodologia
Irekia eta parte-hartzailea da, teoria eta jolasak tartekatuz.
Nori zuzenduta
Gai honetan interesa duenari.
Egitaraua
Uztailaren 21a, astelehena
Nortzuk gara eta zertara gatoz?
11:00-14:00
Kurtsoaren aurkezpena eta taldearen arteko ezagutza.
Uztailaren 22a, asteartea
Nondik gatoz, nortzuk gara eta norantz goaz?
9:00-14:00
Sexuaren etorrera eta bilakaera historian zehar
Talde-jolasak.
Uztailaren 23a, asteazkena
Sexua/sexualitatea: a zer nahaste-borrastea!
9:00-14:00
Kontzeptuak eta mintzairak argitzen.
Gure sexualitatearen dimentsioak ezagutu, gertatzen diren aldaketak hausnartu eta gure sexualitatearen orainean murgildu.
Uztailaren 24a, osteguna
Desiratzen, erakartzen, maitemintzen.
9:00-14:00
Pertsona bat gustuko dugunean zer sentitzen dugun aztertu.
Giza erantzun sexuala: bertako faseak ezagutu eta norberaren ezaugarrietan murgildu.
Norberaren baliabideak ezagutu bestearengana hurbiltzeko, topaketaren zailtasunak aztertu eta hurbiltzeko erak landu.
Sexualitatea hobetu dezaketen baliabideak landu, zailtasunak uxatuz.
Uztailaren 25a, ostirala
Bikote gazteak, gazte-bikoteak.
9:00-14:00
Bikotearen inguruko mitoak ezagutu. Itxaropenak eta zailtasunak hausnartu, eta komunikaziorako guneak eta denborak erraztu.
Antolatzaileak
MAIDER ALTUNA ERRAZKIN. Sexologoa-psikologoa. IGOR ERAUZKIN BARAIAZARRA. Sexologoa-psikologoa.

