• Inprimatu
  • PDF

14 izpi.ariketa herri-estresari aurre egiteko. (Yoga)

Data: 2008-07-21 -- 2008-07-25

Tokia: Iruñea

Ordutegia: 9.00-13.00 / 15.30-18.00

Ordu kopurua: 40

Gehienezko ikasle kopurua: 20

Ikastaroaren prezioa: 146€
*Kopurua hau matrikula prezio orokorrarena da. Deskontuak matrikulatu ondoren aplikatuko dira eta amaieran adieraziko da ordaindu beharrekoa.

Sarrera

MATRIKULA ITXITA. Izena emateko deitu 688 604 382  telefonora (Irati).

 

Aurten Jorge Oteitzaren jaiotzaren mendeurrena betetzen da. Izpi.ariketak 14 izatea, bere ekarpen eta omenaldi dira.
Herri-estresa aipatzean, egoera politiko larriaren ondorio den estresaz gain, estresaren alde kolektiboa ere nabarmendu nahi dugu.
Yoga, jabe izatea dela abiapuntu hartuta, herri-estresari aurre egiteko burujabetza proposatzen dugu, eta jabetze-bidean aurrera egiteko 14 izpi.ariketa.

Helburuak

  • Estres-egoeretan zer egin: teknikak ezagutu eta praktikatzea.
  • 5 egunetan estres maila nabarmen jaistea.
  • Lasaitasun sakona zer den dastatzea.
  • Sistema immunologikoa eta defentsak sendotzea.

Metodologia

Nori zuzenduta

Edozeini, Yoga ezagutu ala ez.

Egitaraua

uztailaren 21etik 24ra:

9.00-13.30 eta 15.30-18.00

uztailaren 25ean:

9.00-13.30

Antolatzaileak

LEIRE SAITUA IRIBAR, yoga eta meditazioko irakaslea. Soziologa eta Zientzia politikoetan lizentziaduna. Musikaria. UEUko kidea.

< Atzera