• PDF fitxategia

Matrikulazioa

1. EPEA


Maiatzaren 11tik ekainaren 19ra

(ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte matrikulak onartuko dira)


2. MATRIKULA EGIN

Saskiaren sistema erabiltzen da.

  • Intereseko ikastaroaren egitarauan sartu eta bertan dagoen "saskiratu" botoiari eman.
  • Ikastaro bat baino gehiagotan matrikulatu nahiz gero, bigarren ikastaroaren egitarauan sartu eta "saskiratu".
  • Saskiratzea ondo egin den ikusteko, hasierako orrian "Ikastaro saskia" kontsultatu.
  • Matrikula egiteko, "ikastaro saskia" atalean sartu eta "matrikulatu" botoiari eman. Hor matrikula orria irekiko da eta eskatzen den informazioa sartu.
  • Matrikula orria bete ondoren, egitaztagiri bat agertuko da.

ALDAKETAK MATRIKULAN: Zure matrikula zuzenean datu-basean sartu da. Bertan emandako datuetan edo egindako eskaeran aldaketaren bat sartu behar bada, jarri ikastaroen arduradunarekin harremanetan: Irati Iciar 943.82.14.26 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Mesedez, ez egin berriz matrikula.


3. PREZIOAK

Mota Orokorra Ikaslea, langabea edo jubilatua UEUko kidea
A 81 € 69 € 41 €
B 117 € 99 € 59 €
C 163 € 138 € 81 €
D 190 € 162 € 95 €


DESKONTUAK:

* Ikasle eta langabetuek beraien egoera ziurtatzen duen agiriren bat bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela…).
* Jubilatuak: ikasle eta langabetuei aplikatutako deskontu bera izango dute eta agiriak aurkeztu beharko dituzte.

Bidali agiriak ondoko helbidera: UEU (Unai del Burgo). Erribera kalea 14, 1.C 48005 Bilbo

 

4. ORDAINKETA


Matrikula egiterakoan web gunean bertan emango dira matrikula ordaintzeko argibideak, dena dela, hona hemen ere:


4.1. Kontu korronteak:

  • EUSKADIKO KUTXA - 3035.0019.99.0190700210 (EAE eta Nafarroatik egiteko)
  • CRÉDIT MUTUEL - 15999.02277.00050862240.41 (Ipar Euskal Herritik egiteko)

- Txekez ordaindu nahiz gero, hurbildu UEUren Baionako bulegora.

4.2. Ordainagiria:

  • Adierazi: UI eta zure IZEN ABIZENAK (matrikulatu den pertsonarenak).
  • EZ da beharrezkoa ordainagiria idazkaritzara bidaltzea. Hala ere, gorde kopia zuk zeuk. Arazorik balego ordainagiria eskatuko da.


5. MATRIKULAREN ONARPENA

  • Matrikula ez da onartuko ordainketa egin arte.
  • Deskontuak izateko eskubidea adierazten duten agiriak bidaltzea ezinbestekoa da (ikasle txartelaren kopia, langabetu txartelaren kopia, jubilatu txartelarena...)
  • Ordainketa jaso ondoren, matrikula onartuta dagoela gutunez jakinaraziko da.


6. ITZULKETAK

1. Ikastaroa bertan behera gelditzen bada: ordaindutako osoa itzuliko da.
2. Ikasleak bere matrikula bertan behera uzten badu, hau da itzulketetarako irizpidea:

  • Ikastaroa hasi baino astebete baino lehen abisatuta: % 100 itzuliko da.
  • Ikastaroa hasi baino 3 egun lehenago abisatuta: % 50 itzuliko da.
  • Ikastaroa hasi baino 2 egun baino gutxiago edota ikastaroa hasita: ez da matrikularik itzuliko.